Mägo de Oz
Mägo de Oz (euskaraz Ozeko Aztia) 1988ko maiatzean Espainiako Madril hiriburuan Txus di Fellatio bilbotarrak sortutako folk metal taldea da. Hasiera batean, Transilvania zuten izena, Iron Maiden britainiar heavy metal taldearen omenez, talde haren kanta ezagun baten izenburua baitzen, azkenik, 1988an behin betiko Mägo de Oz izena bereganatu arte.
Mägo de Oz | |
---|---|
Mägo de Oz taldearen musika emanaldia. | |
Datuak | |
Jatorria | Madril, Espainia |
Musika mota | Folk metal Heavu metal Hard rock |
Urteak | 1988-gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Locomotive Music Pägana Records Warner Dro |
Taldekideak | |
Txus di Fellatio Javier Domíngez Fernando Mainer Frank Mohamed Javi Díez Carlitos Patricia Tapia Josema Pizarro | |
Informazio gehigarria | |
http://www.magodeoz.com/ | |
Historia
Mago de Öz Madrilen sortutako rock talde bat da. Taldea, 1988. urtean sortu egin zen "Transilvania" izenarekin (Iron Maiden talde britainiarrari ohorez egiteko asmoaz), hala ere, urte bat pasa ondoren "Mago de Öz" izenera aldatu ziren.
Bestalde, taldea sortu zenetik, hard rock-a eta heavy metala, oso desberdinak diren beste generoekin nahastu izan dituzte, nolabait, rock and roll-a, musika klasikoa edo folk musikarekin. Taldea, Jesús María Hernández Gil, Txus di Fellatio ezizenarekin ezagutzen dena, deituriko bateria-jotzaile bilbotarrak sortu egin zuen.
Txus-ek txikitatik maitatu izan zuen heavy metala, hala ere, baita futbolean aritu zen Madrileko areto-futboleko atezain bezala. Arazoak izan zituen bertan, eta taldeko bi lagunekin gaur egun ezagutzen dugun Mago de Öz taldea sortzea erabaki zuen.
Denbora pasa ahala, haien arrakasta eta ospea munduan zehar ikaragarria izan arren, taldean arazoak sortzen hasi ziren, eta 2011. urtean taldea banatzea erabaki zuten, abeslari, teklatu eta baxu jotzaile berri bat bilatuz.
Bestaldetik, haien ospea 1998. urtean hasi zen, "La leyenda de la Mancha" deituriko diskoa arrakasta handia izan zuenean.
Gainera, bi urte pasa ondoren "Finisterra" diskoa salmentan atera zuten. Bi disko hauetan talde honen abesti oso ospetsuak aurki ditzakegu, "Fiesta Pagana" eta "Molinos de Viento" adibidez. Mago de Öz-ek, Espainian ospe handia duen arren, Latinoamerikan duten jarraitzaile kopurua ez da batere makala, eta beraien kontzertuetarako prestatzen dituzten dekoratuengatik nabarmentzen dira, izan ere, pirata itsasontziak, Erdi-aroko katedralak edo piroteknia ikuskizunak ikusi izan dira haien show-etan.
Azkenik, esan beharra dago, abesten dituzten gaiak era askotakoak izaten direla. Batzuetan amodiozkoak izaten dira, beste batzuetan sexualitateari eta berdintasunari buruzkoak, bestetan adiskidetasunaren gainean eta aldi askotan erlijioaz abestu dute, gehienetan kritika moduan idatzitako abestietan.
Datu interesgarriak
Txus di Fellatiok, lehen esan dudan bezala Bilbo-n jaiotakoa da, eta Athletic Club-eko jarraitzailea. Hori dela eta, kontzertuak hasi baino lehen Athletic-eko bandera bat ateratzen du, publikoari erakusten dio eta azkenik musu bat ematen dio. Geroxeago bere baterian jartzen du.
Azken 28 urteetan izan duten arrakasta hain izugarria izan da, platinozko 7 disko eta bi miloi disko kopia saltzea lortu dute mundu osoan zehar.
Egun batean, kontzertu bat bukatu bezain laster gizon batek Txus-i "Fiesta Pagana" ukitzea eskatu zion. Txus-ek ezetz esan zion, zeren, dagoeneko kontzertu horretan jo izan zuten"Fiesta Pagana-ko" abestia. Orduan, gizona bere janzkia ireki egin zuen eta txaleko-bonba bat zuela ikusiz berriro jo behar izan zuten abestia.
Taldekideak
- Txus di Fellatio: Bateria- jotzailea (1988)
- Carlos Prieto 'Mohamed': biolin-jotzailea (1993)
- Juan Carlos Marín 'Carlitos': Gitarra bakarlaria (1993)
- Frank: Gitarra erritmikoa (1995)
- Patricia Tapia: Koruak (2007)
- Jose Manuel Pizarro: Txirula- jotzailea (2010)
- Javi Díez:Teklatua eta gitarra erritmikoa (2012)
- Fernando Mainer: Baxu jotzailea (2012)
- Javier Domínguez "Zeta": Abeslaria (2012)
Diskografia
- 1994: Mägo de Oz
- 1996: Jesús de Chamberí
- 1997: La bruja
- 1998: La leyenda de la Mancha
- 2000: Finisterra
- 2003: Gaia
- 2004: Belfast
- 2005: Gaia II: La Voz Dormida
- 2007: La ciudad de los árboles
- 2010: Gaia III: Atlantia
- 2010: Gaia: Epílogo
Kanpo estekak
- Mägo de Oz taldearen webgunea (Gaztelaniaz)