Mário Peixoto
Mário Peixoto (Minas Gerais, 1908ko martxoaren 25a - Rio de Janeiro, 1992ko otsailaren 3a) brasildar zinemagilea izan zen.
Mário Peixoto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brusela, 1908ko martxoaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Rio de Janeiro, 1992ko otsailaren 3a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa Brasilgo portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, eleberrigilea, gidoilaria eta poeta |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Pudovkin eta Eisenstein maisu handiek txalotu zuten film bakar bat egin zuen, Límite (1930, Muga). Itsaso erdian galdua den txalupa batean doazen bi emakume eta gizonezko bat ditu lan horrek protagonista. Frantziako eta Errusiako abangoardien eta Alemaniako espresionismoaren eragina izan zuen, eta soiltasuna azken mugaraino eraman zuen bere lanetan. Beste bi film luze ezin amaiturik utzi zituen 1931n, eta 1983an ez zioten onartu urteetan landuriko gidoi bat. Cinema Novo izeneko mugimenduak aitzindaritzat hartu zuen Mario Peixoto 1960 ondoko urteetan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.