Mária Lebstück

Mária Lebstück (1831ko abuztuaren 151892ko maiatzaren 30), gizonez jantzita eta Károly Lebstück izenarekin, 1848ko Hungariako Iraultzan, Husarren ofiziala izan zen. Lehenengo husar emakume ofiziala izan zen.

Mária Lebstück

Bizitza
JaiotzaZagreb, 1831ko abuztuaren 15a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBudapest, 1892ko maiatzaren 30a (60 urte)
Hobiratze lekuaMegyeri Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakofizierra

Biografia

Kroaziar familia aberats baten alaba, Zagreben jaio zen 1831an. hamahiru urte zituelarik Vienara joan zen, amaren aldeko osaba batekin bizitzeko. 1848ko azaroan, Vienan iraultza sortu zen eta Mária, 17 urtez, gizonez jantzi zen unibertsitateko erregimentuan apuntatzeko. Vienan borrokatu zuen eta, ondoren, 1848ko Hungariako Iraultzan. Borrokan zauritua izan zen eta, ondorioz, ofizial izateko aukeratua izan zen.

1849ko uztailean ezkondu zen. Budapesten zegoenean aurkitu zuten eta espetxeratu zuten. Espetxean senarra hil zen eta, berak, haurdun ordurako, haur bat izan zuen. Behin askatuta, Hungariara deserriratu zuten eta Kroaziara joan zen. 1853an, Hungariara itzuli zen eta, 1851an, Gyula Pasche-rekin ezkondu zen. Komáromen bizi ziren gizona hil arte, 1870 arte. 1880an, semearekin batera, Újpest herrira joan zen; bertan hilko zen 1892an. 1935ko martxoaren 15ean Budapesten izan zuen etxean oroigarri jarri zuten.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.