Márcio Souza
Márcio Souza (Manaus, Amazonas, Brasil, 1946ko martxoaren 4a) brasildar eleberrigile, antzerkigile eta zinemagilea da.
Márcio Souza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Márcio Gonçalves Bentes de Sousa |
Jaiotza | Manaus, 1946ko martxoaren 4a (78 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak |
Biografia
Gizarte-zientzietako ikasketak egin zituen, Sao Paulon, baina bukatu gabe utzi zituen. Jaioterrira itzuli eta zinema-kritika egiten hasi zen O Trabalhista egunkarian. Geroxeago Manauseko beste egunkari batzuentzat lan egin zuen. 1967an, bere zinema kritikak bilduta, O mostrador do sombras liburua argitaratu zuen.
Zinemarako zuen zaletasunak bultzatuta, Boca do Lixo mugimenduan parte hartu zuen, eta zenbait film zuzendu zituen, adibidez A Selva, Ferreira de Castrok Amazoniari buruz idatzitako eleberri baten egokitzapena. Antzerkigile gisa, bere eskualdeko egoeraren berri ematen zuten obrak idatzi zituen: Zona Franca, mi amor, A Paixão de Ajuricaba, A maravilhosa história do sapo Tarô-Bequê, Diroá, o elogio da preguiça. Bertako kulturari buruzko azterketa ironiko bat ere egin zuen A expressão amazonense do colonialismo ao neo-colonialismo saiakeran. Idazle gisa, Galvez, o imperador de Acre eleberriak hiri haren konkistaren kontakizun lotsagabea eman zion ospea.
Beste lan aipagarri batzuk: Organização silêncio (1964), gobernu militarren kontrako erreakzioari buruzkoa; Mad Maria (1987), Madeira-Mamoré errepidearen ("inondik inora doan errepidea") eraikuntzari buruzkoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.