Màxim Huerta
Máximo Huerta Hernández (Utiel, Valentzia, 1971ko urtarrilaren 26a), aurretik Màxim Huerta bezala ezagutua, espainiar kazetari, idazle eta Telebistako Arte eta Zientzien Akademiaren kide da. Udaberri Sariaren irabazlea 2014an, Espasak argitaratutako bere laugarren eleberriagatik La noche soñada.[1] 2018an Pedro Sánchez, espainiar Gobernuko presidenteak, Kultura eta Kirol Ministroa izateko aukeratu zuen, baina izendatu eta astebetera dimisioa aurkeztu zuen.
Màxim Huerta | |||
---|---|---|---|
2018ko ekainaren 7a - 2018ko ekainaren 14a ← Íñigo Méndez de Vigo Montojo (en) - José Guirao Cabrera → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Máximo Huerta Hernández | ||
Jaiotza | Utiel, 1971ko urtarrilaren 26a (53 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | CEU San Pablo Unibertsitatea lizentzia : Komunikazio zientziak | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, politikaria, telebista aurkezlea, idazlea eta haur literatura idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Telecinco (2000 - El programa de Ana Rosa (en) (2005 - 2015) Espainiako Gobernua (2018ko ekainaren 7a - 2018ko ekainaren 13a) Televisión Española (2019ko uztailaren 8a - À Punt Mèdia (en) (2021eko urtarrila - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Espainiako Telebistako Zientzia eta Arteen Akademia | ||
maximhuerta.com | |||
Biografia
Valentziako CEU San Pablo Unibertsitatean Informazioaren Zientzietan lizentziatua, Madrilgo "Instituto Europeo de Diseño"an Diseinu Grafiko eta Ilustrazio Editorialean masterra lortu du. Era berean, Telebistako Arte eta Zientzien Akademiaren kide da. Bere ibilbide profesionala bere jaioterriko irrati eta idatzizko komunikabidetan hasi zuen, hala nola, Radio 5ko RNE Utielen eta Radio Buñol edo Valencia 7 días edo Las Provincias egunkarietan.
Telebistarako jauzia 1997an ematen du, Canal 9 telebista kate autonomikoan hastean, bertan Informatiu Metropolità eta azken orduko Informatiu aurkeztu eta editatzen dituelarik.[2]
Telecincon 2000an hasten da lanean,[2] Valentziako Erkidegorako autonomi saila aurkezten eta editatzen. Urte bat geroago, estatu mailara egiten du jauzi Informativos Telecinco programan bost urtez atal desberdinak aurkeztuz.[3]
En 2005 bere ibilbideak beste norantza bat hartzen du, ordurarte albistegietara lotua,[4] eta Ana Rosa Quintana kazetariaren El Programa de Ana Rosa saioko aurkezle taldean sartzen da,[2] gizarte-kronikari buruzko saioa. Hamar urtez mantentzen da saio honetan, 2015eko irailera arte.
2006tik 2010 arte, Ana García Lozanoren Queremos hablar programan elkarlanean aritu da Punto Radion.[5]
Irailaren 2016tik aurrera, TVEko 1 katean, zinemari buruzko Destinos de cine programa aurkezten du.[6]
Zazpi eleberri, bidai-liburu bat, haurrentzako ipuin bat eta istorio ilustratu bat argitaratu ditu, besteak beste, Que sea la última vez que me llamas Reina de la Tele (2009), El susurro de la caracola (2011), Una tienda en París (2012) y La Noche Soñada (2014), azken honekin Premio Primavera 2014ean irabaziz.[7]
2015ean bere lehen liburu ilustratua argitaratu zuen, El escritor izenburupean, Javier Jubera artistarekin elkarlanean, eta urte berean bere bosgarren nobela No me dejes (Ne me quitte mas).
2017ko apirilean seigarren liburua kaleratzen du, oraingoan autobiofikzioa La parte escondida del iceberg.[8] El Español,[9] 20 Minutos, Glamour, eta National Geographic aldizkari eta egunkarietan idazten du.[10] Halaber, RNEko Gente despierta saioko taldearen parte da.[11]
2018ko ekainean Pedro Sanchezek Kultura eta Kirol Ministro izendatu zuen.[12] Astebete ondoren dimisioa aurkeztu zuen, 2006, 2007 eta 2008an 218.322 euroko zerga-iruzurra egin zuela zabaldu eta gero.[13][14]
Lanak
Eleberriak
- Que sea la última vez que me llamas Reina de la Tele (Martínez Roca, 2009)
- El susurro de la caracola (Martínez Roca, 2011)
- Una tienda en París (Martínez Roca, 2012)
- La Noche Soñada (Espasa, 2014)
- No me dejes (Ne me quitte mas) (Espasa, 2015)
- La parte escondida del iceberg (Espasa, 2017)
- Firmamento (Espasa, 2018)
Bidai-gidak
- Mi lugar en el mundo eres tú (La Esfera de los Libros, 2016)
Istorio ilustratuak
- El escritor (Hidroavión, 2015)
Haur liburuak
- Elsa y el mar (Mueve tu lengua, 2016)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Máxim Huerta - Premio Primavera de Novela 2014 con “La noche soñada” | www.maximhuerta.com» www.maximhuerta.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- (Gaztelaniaz) «Màxim Huerta, ministro de Cultura y Deporte del Gobierno de Pedro Sánchez» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- (Gaztelaniaz) 20minutos.es. «20 AÑOS DE INFORMATIVOS TELECINCO» Listas - 20Minutos (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- (Gaztelaniaz) «Las razones por las que Maxim Huerta abandona 'El programa de Ana Rosa' tras 11 años» HOLA USA 2015-08-21 (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- (Gaztelaniaz) «MÀXIM HUERTA ESCOGE EL HOTEL FORMENTOR COMO ESCENARIO PRINCIPAL DE SU ÚLTIMA NOVELA, FIRMAMENTO - Barceló Group» Barceló Group (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- (Gaztelaniaz) «Màxim Huerta, ministro de Cultura y Deporte del Gobierno de Pedro Sánchez» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- (Gaztelaniaz) Semana. (2014-02-27). «Máxim Huerta gana el Premio Primavera de Literatura» Revista Semana (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- (Gaztelaniaz) S.L., EDICIONES PLAZA,. «Pedro Aguilera ('Demonios tus ojos'): "El cine de autor no da para comer"» Alicanteplaza (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- (Gaztelaniaz) «Maxim Huerta - El Español» El Español (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2015-09-01). «Màxim Huerta ficha por la revista de National Geographic» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- (Gaztelaniaz) «Primeros relatos despiertos -Màxim Huerta-Los cinco sentidos - RTVE.es» RTVE.es 2018-02-15 (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Bere Exekutiboa 'elkarrizketarako prest' dagoela azpimarratu du Sanchezek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- (Gaztelaniaz) «Màxim Huerta defraudó a Hacienda 218.322 euros con una sociedad que montó en 2006. Noticias de España» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- «Màxim Huerta dimite: Última hora de la dimisión, en directo» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).