Màrius Cabré i Esteve

Màrius Cabré i Esteve edo Mario Cabré artistikoki (Bartzelona, Espainia, 1916ko urtarrilaren 6a - Bartzelona, Espainia, 1990eko uztailaren 1a) espainiar toreatzaile eta antzezlea izan zen.

Màrius Cabré i Esteve

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1916ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 1990eko uztailaren 1a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, toreatzailea eta telebista aurkezlea

IMDB: nm0127924 Discogs: 3719547 Find a Grave: 18513298 Edit the value on Wikidata

1942an sartu zen zezenketaren munduan, eta 1943an hartu zuen "alternatiba". 1960an erretiratu zen arte, Espainia eta Latinoamerikako zezen-plaza nagusietan ibili zen. 1951n Pandora and the Flying Dutchman filmean parte hartu zuen, Ava Gardnerekin batera, eta harekin izandako erlazioagatik oso ezagun egin zen pertsonaia ospetsuen maitasun kontuetako aldizkarietan. Toreatzeari utzi zionean, antzerki lan ugari egin zituen, Zorrillaren Don Juan Tenorio besteak beste. Zineman ere lan egin zuen, Pere Portabellaren No compteu amb els dits (1967) eta Nocturno 29 (1968) filmetan. 1980ko hamarkadan bihotzeko gaitz larri batek jo zuen, eta hainbat aldiz operatu behar izan zuten. Gaitz horrengatik hil zen 1990ean.

Zinema

  • 1947. Oro y marfil. Zuzendaria: Gonzalo Delgrás.
  • 1950. La mujer, el torero y el toro. Zuzendaria: Fernando Butragueño.
  • 1951. Pandora y el holandés errante, James Mason eta Ava Gardnerekin. Zuzendaria: Albert Lewin
  • 1951. Una cubana en España. Zuzendaria: Luis Bayón Herrera
  • 1951. Tercio de quites. Zuzendaria: Emilio Gómez Muriel
  • 1954. Noches andaluzas. Zuzendariak: Ricardo Blasco eta Maurice Cloche
  • 1954. Siempre Carmen. Zuzendaria: Giuseppe Maria Scotese.
  • 1954. Misión extravagante. Zuzendaria: Ricardo Gascón
  • 1955. La novia. Zuzendaria: Alberto D'Aversa
  • 1955. Los hampones. Zuzendaria: Alberto D'Aversa.
  • 1955. Marta. Zuzendaria: Francisco Elías
  • 1955. Noche de tormenta. Zuzendariak: Jaime de Mayora eta Marcel Jauniaux
  • 1956. La doble mentira. Zuzendaria: Juan Sires
  • 1957. El diablo de vacaciones. Zuzendaria: Ferruccio Cerio.
  • 1963. Trampa mortal. Zuzendaria: Antonio Santillán
  • 1967. No compteu amb els dits. Zuzendaria: Pere Portabella.
  • 1968. Nocturno 29, Zuzendaria: Pere Portabella. Lucía Bosérekin.

Antzerkia

  • 1965, juliol. Història d'un mirall, jatorriz Cecília A. Màntuarena. Bartzelonako Romea Antzokian estreinatua.
  • Mar i cel, jatorriz Àngel Guimeràrena. Màrius Cabréren konpainia.
  • Terra baixa, jatorriz Àngel Guimeràrena. Màrius Cabréren konpainia.
  • El místic, jatorriz Santiago Rusiñolena. Màrius Cabréren konpainia.
  • Un marit baix de to, Joan Cumellasen moldaketa, Màrius Cabré eta Aladyrekin

Telebista

  • Club Miramar (1959), Federico Gallorekin
  • Bazar (1963)
  • Reina por un día, José Luis Barcelonarekin, 1964 eta 1965 artean.

Poesia

  • Dietario poético a Ava Gardner. 1950.
  • Oda a Gala-Salvador Dalí. 1952.
  • Canto sin sosiego
  • En la residencia. 1969.
  • Maramor. 1973.
  • Beni-Casim i Tankas. 1978.
  • Peldaños de eternidad. 1979.
  • Recortes de amor. 1979.
  • Pablo Ruiz Picasso y laberintos de redes: Poemas. 1981.
  • El apóstol viajero y otros poemas. 1982.
  • Meditaciones. 1984.
  • Pasos de esperanza. 1986.
  • Cántico de brisas: poemas. 1987.

Diskografia

  • Don Juan Tenorio. 1963.
  • Terra baixa. 1964.
  • Antología viva. 1973.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.