Lyman

Lyman (ukraineraz: Лиман) –1925 eta 2016 artean Krasny Lyman izenez ezaguna (ukraineraz: Красний Лиман)–[1] Ukrainako Donetsk Oblasteko hiri bat da. Administratiboki, gainera, oblast-mailako garrantzia duen hiria da ere. 2016ra arte, Lyman Raion-ohiko administrazio-zentro ere izan zen, nahiz eta, zentzu hertsian, ez zen raionaren parte. Egun, oraindik izen bereko hromadaren –hau da, Lyman hromadaren– erdigune gisa jarduten du.[2][3] Biztanleria, 2021eko estimazioen arabera, 20,469koa da –behera, 2001eko 28,172tik–.

Lyman
Лиман
Ukrainako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Donetskeko oblasta
Raion of UkraineKramatorsk Raion
HromadaLyman Hromada
Izen ofizialaЛиман
Красный Лиман
Красны Лыман
Jatorrizko izenaЛиман
Posta kodea84400–84409
Geografia
Koordenatuak48°59′N 37°49′E
Map
Azalera18.2 km²
Altuera107 m
Demografia
Biztanleria22.315 (2015eko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea1.226,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1667
Telefono aurrizkia6261
Ordu eremuaUTC+02:00, UTC+03:00 eta Ekialdeko Europako Ordua
krliman.gov.ua…

Historia

XVII. mendean sortu zuten Sloboda kosako ukrainarrek, Lyman bezala –batzuetan, Liman bezala transliteratua–. 1708an, Moskuko Pedro I.a-k, tsarrak, burututako erreforma administratiboan, Lyman Azov Gobernazioari atxikituriko herrietako bat zela aipatu zen modu esplizituan.[4][5] Herriak Krasny (errusieraz: Gorria) aurrizkia lortu zuen 1925ean, Ukrainako Herri Errepublika sobietarrek okupatu eta SESBa sortu ostean.

2014ko ekainean, hiria 2014ko Ukrainako Errusiaren aldeko gatazkan borrokaren eszenatokietako bat izan zen;[6] hala ere, ekainaren 5ean ukrainar tropek hiria separatistengandik berreskuratu zuten.[7]

2015eko deskomunizazioari buruzko legearen ondorioz, hiria Krasny Lyman soilik Lyman izena pasa zen,[8] hurrengo urteko otsailaren 4an Verkhovna Rada-k –hots, Ukrainako parlamentuak– onartu zuen bezala.[9][10]

Lyman hiria trenbide-bidegurutze garrantzitsua da. 2022ko apirilerako, Errusiako tropek mendebalderantz aurrera egiten ahalegindu ziren, Errusiar-Ukrainako Gerraren parte den Ukrainako inbasioaren zati den Donbasseko guduaren testuinguruan.[11]

Demografia

2001eko Ukrainako erroldaren arabera:[12]

Erreferentziak

  1. (Ukraineraz) Rada de-communized Artemivsk as well as over hundred cities and villages. Pravda.com.ua 4 February 2016.
  2. (Ukraineraz) Dovidnyk «Ukrayina. Administratyvno-terytorial'nyy ustriy». Donets'ka oblast'. 2. Naseleni punkty Donets'koyi oblasti. Mista oblasnoho znachennya (stanom na 01.06.2018). June 1, 2018.
  3. (Ukraineraz) «Lymans'ka hromada» Portal of United Territorial Communities of Ukraine June 1, 2018.
  4. «Указ об учреждении губерний и о росписании к ним городов» constitution.garant.ru (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  5. Архивный отдел Администрации Мурманской области. Государственный Архив Мурманской области. (1995). Административно-территориальное деление Мурманской области (1920-1993 гг.). Справочник. Мурманск: Мурманское издательско-полиграфическое предприятие "Север". 19–20 or.
  6. (4 June 2014). Ukraine crisis: Rebels take bases in Luhansk region, BBC News
  7. We Can Win After All, The Ukrainian Week (6 August 2015)
  8. Decommunisation continues: Rada renames several towns and villages, UNIAN (4 February 2016)

    (Ukraineraz) Rada de-communized Artemivsk as well as over hundred cities and villages. Pravda.com.ua 4 February 2016.
  9. (Ingelesez) «Decommunisation continues: Rada renames several towns and villages» www.unian.info (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  10. (Ukraineraz) «Рада декомунізувала Артемівськ та ще більше ста міст і сіл» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  11. Marc Santora. (April 30, 2022). «As Moscow reinforces its troops on the front line, it aims to keep Kyiv from doing the same.» The New York Times.
  12. (ukraineraz) Національний склад та рідна мова населення Донецької області. Розподіл постійного населення за найбільш численними національностями та рідною мовою по міськрадах та районах

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.