Lydia Maria Child
Lydia Maria Child (Medford (Massachusetts), 1802ko otsailaren 11-Wayland (Massachusetts), 1880ko urriaren 20a) Lydia Maria Francis jaioa, abolizionista, emakumearen eta natibo amerikarren eskubideen aldeko aktibista, eleberrigilea, kazetaria eta AEBetako espantsionismoaren aurkakoa izan zen. Bere idazkiek — etxeko eskuliburuak eta fikzioa — publiko handia izan zuten XIX. mendearen lehen erdian. Batzuetan, bere irakurleak eskandalizatu egin zituen, besteak beste, gizonezkoen nagusitasuna eta nagusitasun zuria bere istorioetako batzuetan lantzean.[1]
Lydia Maria Child | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lydia Maria Francis |
Jaiotza | Medford (Massachusetts), 1802ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Norridgewock (en) Watertown (Massachusetts) Wayland (Massachusetts) |
Heriotza | Wayland (Massachusetts), 1880ko urriaren 20a (78 urte) |
Familia | |
Aita | Converse Francis |
Ama | Susannah Francis |
Ezkontidea(k) | David Lee Child (en) (1828 - 1874) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, poeta, kazetaria, idazlea, geologoa eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Lloyd Garrison (en) |
Biografia
Medforden (Massachusetts) jaio zen, 1802ko otsailaren 11n, Susannah eta Convers Francis senar-emazteengandik. Bertako emakume eskola batean hezi zen, eta ondoren emakumeen apaiztegi batean. Ama hil ondoren, ahizpa zaharrenarekin Mainera joan zen bizitzera, eta han irakasle gisa trebatu zen.
Lydiak kasualitatez irakurri zuen artikulu bat North American Review-en, Ingalaterra Berriaren historiaz eta fikzioan zituen aukerez hitz egiten zuena. Idazle bilakatzea inoiz pentsatu ez bazuen ere, sei astetan amaitu zuen Hobomok eleberria idazten hasi zen.
Urtebetez apaiztegi batean eskolak eman zituen, 1824an Watertownen (Massachusetts) eskola pribatu bat ireki zuen arte. 1826an Juvenile Miscellany sortu zuen, Estatu Batuetan haurrentzako argitaratu zen lehen hilabetekaria; zortzi urtez zuzendu zuen. 1828an David Lee Childekin ezkondu eta Bostonera joan zen bizitzera.
Hobomok liburuaren arrakastaren ondoren, Childek hainbat eleberri, poesia eta amentzako aholku liburu bat idatzi zituen, The Mothers Book. Baina bere lanik ospetsuena The Frugal Housewife. Dedicated to those who are not ashamed of Economy izan zen («Etxekoandre frugala. Ekonomiak egiteaz lotsatzen ez direnei eskainia»); 1829an argitaratua, 25 urtetan 33 edizio inprimatu ziren.
1831n, Lydia Child eta bere senarra, William Lloyd Garrisonen obren eta eragin pertsonalaren bidez, esklabotzaren aurkako kausarekin identifikatzen hasi ziren. Child emakumearen eskubideen aldeko aktibista bat zen, baina ziur zegoen ezingo zela emakumeentzat aurrerapen esanguratsurik egon esklabotza deuseztatu arte. 1839an, Child AEBetako Esklabotzaren Aurkako Elkartearen batzorde exekutiboko kide izatera pasa zen, eta 1840an elkarte horretako National Anti-Slavery Standard aldizkariaren editore bihurtu zen, zeinarentzat astero "Letters from New-York" izeneko zutabe bat idazten zuen; zutabe horietan oinarrituta izen bereko liburua plazaratuko zuen geroago. Child Esklabotzaren Aurkako Elkarte Estatubatuarreko batzorde exekutiboko kidea izan zen 1840ko eta 1850eko hamarkadetan, Lucretia Mott eta Maria Weston Chapmanekin batera.
Childek, azkenean, National Anti-Slavery Standardetik utzi egin zuen, esklabutzari aurre egiteko bide onargarri gisa indarkeria sustatzeari uko egiteagatik. Dena dela, Kansasen esklabotza legeztatu behar zen ala ez erabakitzeko erreferendum baten aurretik esklabotzaren aldeko eta kontrako kolonoen artean gertatu zen indarkeria-eztandak, Childek indarkeriaren erabilerari buruzko iritzia aldatzea eragin zuen.
Child Waylandeko (Massachusetts) bere etxean hil zen, 1880ko urriaren 20an, 78 urte zituela, eta Waylandeko Iparraldeko Hilerrian lurperatu zuten.
Idazlanak
- Hobomok, A Tale of Early Times, 1824
- Evenings in New England: Intended for Juvenile Amusement and Instruction, 1824
- The Rebels; or, Boston Before the Revolution, 1825.
- The Juvenile Miscellany, haurrentzako aldizkaria (editorea, 1826–1834)
- The First Settlers of New-England: Or, Conquest of the Pequods, Narragansets and Pokanokets As Related by a Mother to Her Children, 1829.
- The Indian Wife, 1828.
- The Frugal Housewife: Dedicated to Those Who are Not Ashamed of Economy, sukalde eta etxeko ekonomiaren inguruko liburua, 1829
- The Mother's Book, 1831
- Coronal, 1931. Poesia
- The American Frugal Housewife: Dedicated to those who are not ashamed of Economy, 1832
- The Biographies of Madame de Staël, and Madame Roland, 1832.
- The Ladies' Family Library, a series of biographies, 5 liburuki, 1832–1835
- The Girl's Own Book, 1833
- An Appeal in Favor of that Class of Americans Called Africans, 1833
- The Oasis, 1834
- The History of the Condition of Women in Various Ages and Nations, 1835
- Authentic Anecdotes of American Slavery, 1835
- Philothea: a Grecian Romance, 1836
- The Fountain for Every Day in the Year, 1836
- The Evils of Slavery, 1836
- The Family Nurse, 1837
- Anti-Slavery Catechism, 1839
- The Liberty Bell, 1842
- Slavery's Pleasant Homes: A Faithful Sketch, 1843. Narrazio laburra.
- Letters from New York, 1843
- A Boy's Thanksgiving Day, 1844
- Biographies of Good Wives, 1846
- Fact and Fiction: a Collection of Stories, 1847
- Rose Marian and the Flower Fairies, 1850
- Isaac T. Hopper: A True Life, 1853
- Memoirs of Madame de Staël, and of Madame Roland, 1854
- Autumnal Leaves: Tales and Sketches in Prose and Rhyme, 1857
- Flewars for Children, 1854
- The Patriarchal Institution, 1860
- The Right Way the Safe Way: Proved by Emancipation in the British West Indies, and Elsewhere
- The Duty of Disobedience to the Fugitive Slave Act, 1860
- Incidents in the Life of a Slave Girl, 1861
- The Freedmen's Book, 1865
- A Romance of the Republic, 1867
- An Appeal for the Indians, 1868
- Looking Toward Sunset, 1874
- Aspirations of the World. A Chain of Opals, 1878
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Early American Fiction, Lydia Maria Child, Childek idatzitako testuen bilduma.
- (Ingelesez):Slavery Pleasant Homes and Other Writings from The Liberty Bell
- (Ingelesez):Books by Child, Lydia Maria Gutenberg Proiektua
- (Ingelesez):Childen lanak. Internet Archive.