Lydia Cacho
Lydia María Cacho Ribeiro (Mexiko Hiria, 1963ko apirilaren 12a) mexikar kazetaria, idazlea, hizlaria, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
Lydia Cacho | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1963ko apirilaren 12a (60 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Lydia Cachok nazioartean esker ona irabazi du krimenak ikertzeagatik, gizarte-tresnak garatzeagatik eta munduan esklabotzari eta pertsonen salerosketari aurre egiteko teknika berriak irakasteagatik.
Segurtasun handiko emakumeentzako aterpe bat sortu zuen Mexikon (CIAM Cancún A.C.). Gainera, Lydia Cachoren ekimenari esker, haurren sexu trafiko eta haur pornografia delituen aurkako lehen zigor-epaia gauzatzea lortu zuen Mexikon eta Latinoamerikan.
Bizitza
Mexico hirian jaioa, Paulette Ribeiro psikologa eta feminista eta Oscar Cacho ingenieriaren alaba da. 2003an lortu zuen pederastia sarerik handiena salatzea Cancunen Los demonios del Edén liburuan argitaratuta eta horren ondorioz Poliziak bahitu eta torturatu egin zuen. Mundu mailako emakumeen salerosketen inguruko ikerketa egin zuen gero, Esclavas del poder liburuan jasoa.[1]. Quintana Roo herriko bizilaguna bada ere, denboraldi luzeetan herrialdea utzi izan behar du bere ikerketa lanagatik jasotzen dituen mehatxuak direla eta.
Liburuak
- 2003, Muérdele al corazón, Bite the heart ,DEMAC, ASIN B01FEOIYJK
- 2004, Los demonios del Edén, Debolsillo, ISBN 978-60-731-0734-1
- 2007, Esta boca es mía…y tuya también, Planeta Mexicana, ISBN 978-97-037-0676-1
- 2009, Con mi hij@ NO, Debolsillo , ISBN 978-60-742-9086-8
- 2010, Esclavas del Poder: Trata sexual, Grijalbo Mondadori, ISBN 978-60-731-0003-8
- 2013, El silencio es nuestro, Artes de México y del Mundo, ISBN 978-60-746-1138-0
- 2014, Slavery Inc, Soft Skull Press, ISBN 978-1619022966
- 2014, Sexo y Amor en tiempos de crisis , Editorial Grijalbo, ISBN 978-60-731-1894-1
- 2015, En busca de Kayla , Lydia Cacho eta Patricio Betteo, Editorial Sexto Piso, ilustrazioekin, ISBN 978-60-794-3618-6
- 2016, Infamy, Soft Skull Press, ISBN 978-15-937-6643-6
- 2016, La ira de México , Editorial Debate, ISBN 978-60-731-5025-5
- 2017, The sorrows of Mexico , Maclehose Press, ISBN 978-08-570-5622-1
- 2017, Ciberespías al rescate: En busca de Sam, ASIN B076DNC2XB
- 2018, #Ellos Hablan, Editorial Grijalbo , ISBN 978-607-316-714-7