Lviv

Lviv[1] (ukraineraz: Львів, translit.: L'viv, Львів, ljviw; polonieraz: Lwów; latinez: Leopolis; alemanez: Lemberg; lituanieraz: Lvovas; errusieraz: Львов, translit.: L'vov) Ukrainako mendebaldeko hiria, Lviveko oblastaren hiriburua eta Galitziako hiri nagusia da. Ukrainako zentro kultural handienetako bat da, eta historian zehar poloniar zein judu kulturaren gune garrantzitsua izan zen. 2012ko otsailaren 1ean 757.795 biztanle zituen.

Lviv
Львів
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Lviveko oblasta
Raion of UkraineLviv Raion
HromadaLviv urban hromada
AlkateaAndriy Sadovyi (en) Itzuli
Izen ofizialaЛьвів
Lwów
Lviv
Lemberg
Lwów
Lwów
Лемберг
Lemberg
Lwów
L' vov
Jatorrizko izenaЛьвів
Posta kodea79000–79490
Geografia
Koordenatuak49°50′33″N 24°01′56″E
Map
Azalera182 km²
Altuera296 m
MugakideakLviv Raion (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria717.273 (2022ko urtarrilaren 1a)
−7.041 (2020)
Dentsitatea3.941,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1256 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia322
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakVilnius, Lublin, Łódź, Samarkanda, Wrocław, Banja Luka, Corning (New York), Friburgo, Kutaisi, Novi Sad, Whitstable (en) Itzuli, Winnipeg, Varsovia, Krakovia, Przemyśl, Rzeszów, Eskilstuna udalerria, Budapest, Rishon LeZion, Rochdale, Enköping udalerria, Tbilisi, Plovdiv, Chengdu, Parma (Ohio), Cannes eta Reykjavik
MatrikulaBC / 14
Hizkuntza ofizialaukrainera, poloniera, aleman, poloniera, errusiera, aleman eta errusiera
city-adm.lviv.ua

Leonen omenez horrela deitua, Danielen seme zaharrena, Ruteniako erregea, Galitzia-Voliniako Erresumako hiriburua izan zen 1272tik 1349ra, Poloniako Kasimiro III.a Handia erregeak konkistatu zuenean. 1434tik aurrera, Poloniako Erresuman Rutenia voivoderriaren eskualdeko hiriburua izan zen. 1772an, Poloniako Lehen Partizioaren ondoren, hiria Habsburgotarren Galitziako Erresumaren eta Lodomeriaren hiriburu bihurtu zen. 1918an, aldi labur batez, Ukraina Mendebaldeko Herri Errepublikaren hiriburua izan zen. Gerren arteko garaian, hiria Lwówko voivoderriaren erdigunea izan zen Poloniako Bigarren Errepublikan.

Hiriak industria oparoa du eta goi irakaskuntzako ikastetxe ugari, hala nola, Lviveko Unibertsitatea eta Lviveko Politeknikoa. Maila handiko kultura erakundeak daude, esate baterako, Orkestra filarmonikoa eta Lviveko Opera eta Ballet Antzokia. Gune historikoa UNESCOen Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago.

Izenak

Bere ukrainar izenaz gain, antzinako errutenierako izena Lwihorod[2]/Lvihorod[3] zen. Hala ere, hizkuntza bakoitzean izen ezberdina duen hiria da. Polonieraz Lwów da; alemanez Lemberg[4]; yiddishez לעמבערג Lemberg edo לעמבעריק Lèmberik; errusieraz Львов L'vov; hungarieraz Ilyvó; serbo-kroazieraz Lavov; errumanieraz Liov; latinez Leopolis (oso erabilia gaztelaniaz)[5]; Krimeako tatareraz İlbav; armenieraz Իլով Ilov... eta beste hainbat izen[6].

Historia

Kroaziar zuriak, V. mendean, bertan bizi ziren. Geroago, IX. mendean, Lendiarren herria izan zen. Herrixka bizirik iraun zuen, eta 1240. urtean, Batu Khan Mongolak hiria hartu zuen.

Daniel, Galitzia eta Voliniako erregeak, 1247 aldean fundatu zuen hiria eta, Lev semearen ohoretan, Lviv izena eman zion. Lehenbiziko aipamena 1256koa da. 1261. urtean, Burundai buruzagi mongolak hirira sartu zen eta suntsitu egin zuen. Bederatzi urte geroago, Lev Erregeak hiria berreraiki zuen. 1280. urtean, Armeniarrak hirira etorri ziren han bizitzeko. 1349an, Kasimiro III.aren erregealdian, Rutenia Gorriko gainerako lurraldeak bezala, Poloniako Erresumaren mende geratu zen. Poloniaren mendekoa izan zen, ia etenik gabe, 1772 arte. Urte horretan, Poloniako lehenengo zatiketaren ondorioz, Austriak bereganatu zuen. Lviv Galitzia eta Lodomeriako Erresuma deitutako austriar probintziaren hiriburu bilakatu zen. Austriar Inperioaren eta Austria-Hungariako Inperioaren zati izan ostean, 1918an, berriro Poloniaren mende (Poloniako Bigarren Errepublika) geratu zen.

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, 1939ko irailean, Alemania naziak Polonia inbaditu zuen eta, Molotov-Ribbentrop itunaren ondorioz, Sobiet Batasunak Lviv eta inguruko lurrak anexionatu zituen. Beraz, 1939 eta 1941 artean Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barnean egon zen. Bizargorri Operazioaren ostean, 1941eko uztailetik 1944ko uztailera hiria Alemaniar okupazioaren azpian egon zen. Urte haietan egin ziren izugarrikerien artean juduen deuseztatzea nabarmentzen da: 1941ean Lviven bizi ziren 200.000 juduetatik 200-300 inguru baino ez ziren bizirik atera.

1944ko uztailean Sobietar Armada Gorria eta Poloniar Armada sartu ziren hirian. Jaltako Batzarrean erabakitakoaren arabera, Lviv, berriz ere, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan sartu zen. Hirian bizi ziren poloniarrak Wrocław aldera (Poloniaren esku zegoen Silesiara) lekualdatuak izan ziren. Sobietar aginteak ukrainar nazionalismoa zapaldu eta Ukrainako Eliza Greko-katolikoa ezeztatu zuen. Stalin hil ondoren politika toleranteagoa izan zen[7].

1980ko hamarkadan Lviv Ukrainaren independentziaren aldeko gune nagusietako bat izan zen.

2022. urtean, gerra izan zen herrialdean eta hirira ailegatu zen.

Geografia

Kokapena

Lviv Roztocze goi ordokiaren ekialdeko bazterrean dago, Poloniako mugatik 70 kmra eta Ekialdeko Karpatoetatik 160 kmra. Batezbesteko garaiera 296 mkoa da eta Vysokyi Zamok (Lviveko gazteluaren muinoa, 409 m) da punturik gorena. Muino honetatik hiri zaharraren ikuspegi bikaina dago.

Antzinako hiri harresiduna gazteluaren magalean zegoen, Poltva ibaiaren ertzean. XIII. mendean ibaia salgaiak garraiatzeko erabiltzen zen. XX. mendean Poltvaren zenbait tarte estaliak izan ziren.

Klima

Lvivek klima kontinentala, uda epelekin, dauka (Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera). Uztaila da hilabeterik beroena (batez besteko tenperatura 18,3 °C) eta urtarrila hotzena (batez besteko tenperatura -3,1 °C). 1938ko abuztuan erregistratu zen tenperaturarik beroena, 36,3 °C, eta 1956ko otsailean hotzena, -29,5 °C. Urtean pilatutako prezipitazioa 745 mmkoa da[8].

    Datu klimatikoak (Lviv)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.8 17.7 22.4 28.2 32.2 33.4 36.3 35.1 31.0 25.3 21.6 16.5 36.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.1 1.3 6.3 13.6 19.4 22.0 23.9 23.5 18.3 12.9 6.0 0.9 12.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.1 -2.2 1.9 8.3 13.8 16.4 18.3 17.7 13.0 8.1 2.6 -1.8 7.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.1 -5.5 -1.7 3.6 8.4 11.3 13.2 12.5 8.4 4.1 -0.3 -4.6 3.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -28.5 -29.5 -24.8 -12.1 -5.0 0.5 4.5 2.6 -3.0 -13.2 -17.6 -25.6 -29.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40 44 45 52 89 89 96 76 67 51 49 47 745
Euri egunak (≥ 1 mm) 9 9 11 14 16 17 16 14 14 14 13 11 158
Eguzki orduak 65.1 79.1 111.6 189.0 226.3 237.0 254.2 223.2 180.0 148.8 57.0 37.2 1808.5
Iturria (1): Pogoda.ru.net[8]
Iturria (2): HKO (eguzki orduak 1961-1990)[9]

Demografia

Lviveko biztanleria errolden (*) eta zenbatespenen arabera:

Lviveko biztanleria[10]
175018401873190019101920*1931*19391959*1970*1979*1989*2001*2012
25.00061.60087.100159.900234.000219.400312.231340.000410.678553.452667.243790.908732.818757.795

Osaketa etnikoari dagokionez, 2001ean ukrainarrak %88,1 ziren, errusiarrak %8,9, poloniarrak %0,9, bielorrusiarrak %0,4 eta juduak %0,3[11]. Holokaustoaren eta Bigarren Mundu Gerraren ondoko lekualdatzeen eraginez, XX. mendean zehar Lviveko biztanleriaren osaketa etnikoa erabat aldatu zen:

Etniak19001931194419501959197919892001
Ukrainarrak %19.9 %15.9 %26.4 %49.9 %60.0 %74.0 %79.1 %88.1
Errusiarrak %0.2 %5.5 %31.2 %27.0 %19.3 %16.1 %8.9
Juduak %26.5 %31.9 %1.1 %6.4 %6.0 %2.7 %1.6 %0.3
Poloniarrak %49.4 %50.4 %66.7 %10.3 %4.0 %1.8 %1.2 %0.9

Hirigune historikoa

Lviv - Hirigune historikoaren multzoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Hirigune historikoaren ikuspegia

MotaKulturala
Irizpideak ii,v
Erreferentzia 865
Kokalekua Ukraina
Eskualdea2Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 49°50′30″N 24°01′55″E
Izen ematea1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Zenbait mendez Lviv administrazio, merkataritza eta erlijio gunea izan zen. Hirigune historikoak Erdi Aroko egitura eta bertan bizi zirenen aztarnak kontserbatu ditu, eta baita erakin barroko bikainak ere. Hori dela eta, 1998an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[12]. Monumento aipagarrienetako batzuk hauek dira[7]:

  • Goiko gaztelua (ukraineraz: Високий замок, Vysokyi zamok; polonieraz: Wysoki Zamek). Gazteluaren muinoa (409 m) hiriaren erdialdean dago. Lehenbiziko gaztelua, egurrez egindakoa, XIII. mendean eraiki zen. 1362an Kasimiro III.a Handiak harriz berreraiki zuen. XIX. mendean ia erabat suntsitua izan zen.
  • Rynok plaza (ukraineraz:Площа Ринок; polonieraz: Rynek). XIV. mendekoa da eta Berpizkunde, Barroko eta Inperio estiloetako eraikinak ditu.
  • Jasokunde eliza (ukraineraz: Успенська церква, Uspenska tserkva; polonieraz: Cerkiew Wołoska). XVI. mendekoa. Hiriko eliza ortodoxo nagusia da.
  • Armeniar katedrala (armenieraz: Հայկական տաճար; ukraineraz: Вірменський кафедральний собор, Wirmenskyj kafedralnyj sobor; polonieraz: Katedra ormiańska). Elizaren eraikuntza XIV. mendean hasi zen. Kanpandorrea XVI. mendekoa da eta beneditar komentua eta artzapezpikuaren jauregia XVII.-XVIII. mendeetakoak.
  • Latin katedrala (polonieraz: Katedra Łacińska, ukraineraz: Латинський собор). Eraikuntza 1360an hasi zen, Kasimiro III.a Handiaren erregealdian. 1760-1778 artean estilo barrokoan zaharberritu zen. Ukrainako Eliza Greko-katolikoak Lviven duen eliza nagusia da.
  • Bernardinotar monasterioa (ukraineraz: Костел і монастир бернардинів; polonieraz: Kościół Bernardynów).
  • San Petri eta San Paulo eliza (ukraineraz: Храм святих апостолів Петра й Павла; polonieraz: Kościół św. Piotra i Pawła).
  • Domingotar eliza eta monasterioa (ukraineraz: Домініканський костел і монастир, Dominikanskyi kostel i monastyr; polonieraz: Kościół i klasztor Dominikanów)
  • San Jurgi katedrala (ukraineraz: Собор святого Юра, Sobor sviatoho Yura; polonieraz: Archikatedralny sobór św. Jura).

Herritar ezagunak

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. (Polonieraz) Stupnicki, Hipolit. (1864). Geograficzno-statystyczny Opis Królestwa Galicyi i Lodomeryi. [Dr.:] Piller (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  3. (Danieraz) Streyč, Daniel. (1859). Beskrivelse over den ö Islandia veel Daniel Streyč: Fra polsk oversat af Edvin-M. Thorson med anmärkninger af Sigurd Jonasson. Särskitt aftryck af "Annaler for nordisk oldkyndighed og historie, 1858". Stenderup (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  4. (Polonieraz) Stupnicki, Hipolit. (1864). Geograficzno-statystyczny Opis Królestwa Galicyi i Lodomeryi. [Dr.:] Piller (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  5. (Polonieraz) Stupnicki, Hipolit. (1864). Geograficzno-statystyczny Opis Królestwa Galicyi i Lodomeryi. [Dr.:] Piller (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  6. «Polona» polona.pl (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  7. Lviv city, Ukraine Ukrainetrek.com
  8. Lviveko datu klimatikoak Pogoda.ru.net
  9. Climatological Information for L'vov, Ukraine, Russia, 2012ko ekainaren 18an begiratua.
  10. Lviv Frantsesezko wikipedia
  11. 2001eko erroldaren emaitzak: Lviv Ukrcensus.gov.uaNoiz kontsultatua:2012-06-19
  12. Lviv – ensemble du centre historique Whc.unesco.org


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.