Luzon
Luzon[1] (filipineraz luˈson ahoskatua) Filipinetako uharterik handiena da, uhartediaren iparraldean kokatutakoa. 109.965 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2015ean 53.336.134 biztanle zituen.[2] Manila hiriburua uhartearen hegoaldean dago.
Luzon | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Pulag mendia |
Garaiera | 2 m |
Mota | uharte |
Azalera | 109.965 km² |
Eponimoa | Luzón |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°N 121°E |
UTC ordua | UTC+08:00 |
Honen parte da | Filipinak Luzon (en) |
Estatu burujabe | Filipinak |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Filipinak |
Izena
Antzina, "Nueva Castilla" gaztelaniazko izena zeukan.
Geografia
Sumendi uhartea da, oso menditsua; uhartearen erdialdekoa eta Cagayan ibaiaren ertzekoa dira ordoki nagusiak.
Ekonomia
Nekazaritza (arroza, artoa, kokoa) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Luzongo basoetatik oso aintzat hartuak diren egur motak ateratzen dira: teka, kaoba eta banbua besteak beste.
Ondasun nabarmenak
Uharte honetan daude Gizateriaren ondare izendatutako hiru toki: Filipinetako Eliza Barrokoak (4tik 3), Banaue Arroz Terrazak eta Vigan.
Bertako hiri eta herri ugarik euskal izena dute, uhartea Espainiar Inperioko zati izan baitzen hiru mendez. Horien artean daude Urdaneta, Barasoain eta Legaspi.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2020-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- Highlights of the Philippine Population 2015 Census of Population. psa.gov.ph (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
Kanpo estekak
Artikulu hau Filipinetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |