Luzio Manlio Vulso Longo

Luzio Manlio Vulso Longo (?-K.a. 250), kontsula Erromatar Errepublikan, Lehen Gerra Punikoan, kartagoarren aurka, komandante azpimarragarria izan zen.

Luzio Manlio Vulso Longo
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 256 - K.a. 256

Erromako kontsula

K.a. 250 -
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. III. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. III. mendea ( urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
LeinuaManlii Vulsones (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Gerra Punikoa

K.a. 256an kontsul aukeratua izan zen, eta, bere agintaldian, erromatar itsas armadaren buru izan zen Marko Atilio Regulorekin batera, Eknomo lurmuturreko guduan garaipena lortuz. Honen ondoren, Afrikan lehorreratu zen Regulorekin batera. Gerraren garaipena ia Erromarentzat lortua zegoela, itzultzeko esan zioten, Regulo, Afrikako tropen buruzagi bakar bezala utziz. Bere omenez garaipen bat ospatu zen. Berriz kontsul izendatua K.a. 250ean, Lilibea edo Marsala blokeatzen saiatu zen, baina arrakastarik gabe.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.