Luxenburgoko Jauregia

Luxenburgoko Jauregia (frantsesez: Palais du Luxembourg) Parisen dagoen lorategidun jauregi bat da, 6. barrutian. Frantziako Senatuaren egoitza da.

Luxenburgoko Jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 6. barrutia
Administrative quarter of ParisOdéon
Koordenatuak48°50′54″N 2°20′15″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1615
JabeaFrantziar Estatua
KomisarioaMaria Medici
ErabiltzaileaFrantziako Senatua
Ana Maria Luisa Orléansekoa
Marie Louise Élisabeth d'Orléans (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaSalomon de Brosse (en) Itzuli
Germain Boffrand (en) Itzuli
Jean-François Chalgrin (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
Mérimée IDPA00088653
Kontaktua
Helbidea15 Rue de Vaugirard
Webgune ofiziala

    Jauregiko lorategiek parke oso ezaguna osatzen dute.

    Historia

    Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa hiltzerakoan bere alargun Maria Medici semearen erreginaordea bihurtu zen. Boterea ziurtatu nahian jauregi eder bat eraikitzea erabaki zuen Pineyko Dukearen (François de Luxembourg) Hôtel particulier jauregiaren ondoan. 1612an jauregia eta inguruko lurrak erosi zituen 1612an. Maria bera Florentziakoa izanik Palazzo Pitti-ren antzeko jauregia egin nahi zuen eta Métezeau anai arkitektoak Florentziara bidali zituen Pitti jauregiaren marrazki zehatzak egitera. 1615 urtean hasi ziren lanak eta 1645 arte luzatu baziren ere, Marie de Médicis 1625ean hasi zen bertan biitzen.

    1715 urtean Filipe II.a Orleanskoaren alaba zen Berryko dukesak erosi zuen. 17 urte zituen arren jadanik alargundua zegoen eta bere jarduera promiskuoak "Frantziako Messalina" ezizena eman zion. Luxenburgoko jauregi eta lorategietan egiten zituen jaiak famatu bihurtu ziren eta gizartea eskandalizatu zuten. Petri Handia Errusiako Tsarra bera ere hartu zuen jauregian 1717 urtean. Hainbat haurdunaldi izan zituen baina behin da berriz abortatu zuen. 1719an hil zen 23 urte zituela.

    1750an museo bihurtu zen, Louvre museoaren aurrekaria izan zena. Frantziako Iraultza garaian gartzela ere izan zen aldi labur batez baina 1799an Napoleon Bonapartek parlamentu bihurtzea erabaki zuen. Jean Chalgrin arkitektoak moldatu zuen 1799 eta 1805 artean.

    Pineyko Dukearen Hôtel particulier jauregiari Petit Louxenbourg izena ematen zaio eta Frantziako Senatuko presidentearen egoitza da.

    Lorategiak

    Sakontzeko, irakurri: «Luxenburgoko lorategiak»

    1612an hasi zen eraikitzen. Gaur egun 23 hektareatako azalera du eta Frantziako Senatuaren jabetza da. Ezagunak dira zuhaitz-lerroen etorbideak, lore mosaikoak, putzu zirkularrean dauden itsasontzien modeloak eta batez ere Medici iturria (1620).

    Iruditegia

    Informazio praktikoa

    • Helbidea: 15 Rue de Vaugirard, 75291 Paris, Frantzia
    • Geltokia: Luxembourg

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.