Luxenburgoko historia
Luxenburgoko historia inguruko herrialdeen historia, jende eta gobernuekin estuki erlazionatuta dago. Urteetan zehar, Luxenburgoko lurraldeak banaketak jasan, jabetza aldatu eta independentzia politikoa eskuratu ditu.
Nahiz eta Luxenburgoko historia Aro klasikoraino azter daitekeela dela dioten, benetan 963. urtean hasi zela uste da. Hurrengo bost mendeetan Luxenburgoko etxe boteretsuaren agerpena eta desagerpena eman ziren, Luxenburgoren independentzia ahalbidetuz. Denboraldi labur batez Borgoinako etxeak gobernatu ostean, 1477. urtean Habsburgotarrek eskuratu zuten boterea. Ostera, 1556. urtean, Espainiar Herbehereen parte bilakatu zen.
Laurogei Urteko Gerra ondoren, Luxenburgo Hegoaldeko Herbehereen parte bilakatu zen. 1713ko Utrechteko ituna dela eta, Espainiak Habsburgoko dinastia austriarrari eman zion lurraldea. 1815ean, Frantziaren okupazioaren eta Pariseko itunaren ondorioz, Luxenburgo Herbehereei loturiko Dukerri Handia bilakatu zen. Horrez gain, itunak Luxenburgo banantzea eragin zuen, 1659an dagoeneko banatu zelarik eta berriro banatuko zelarik 1839an. Itun hauek Luxenburgoren lurraldea murriztu zuten arren, bere independentzia zabaldu zuten, Luxenburgoko 1867ko krisialdian berretsi zena.
Hurrengo hamarkadetan zehar, 1890ean bananduriko gobernu etxe bat eraiki ostean, herrialdea Alemaniaren eraginpean zegoen eta 1914tik 1918ra honek okupatua. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, Luxenburgo munduko herrialde aberatsenetarikoa bihurtu da, finantza zerbitzuetako hazkuntza handiagatik, bere egonkortasun politikoagatik eta Europar baterakotzeagatik.
Luxenburgo Antzin Aroan (936 aurretik)
Luxenburgoko Dukerriaren lurraldea hasiera batean trevero izeneko tribu belgikarrak jendeztatu zuen.