Luxenburgera
Luxenburgera[2] (jatorrizko hizkuntzan: Lëtzebuergesch, frantsesez: luxembourgeois, alemanez: Luxemburgisch, valonieraz: Lussimbordjwès) Luxenburgon hitz egiten den mendebaldeko germaniar hizkuntza bat da. Luxenburgoko hiru hizkuntza ofizialetako bat da 1984az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Aditu batzuen iritziz, alemanaren aldaera da, baina beste batzuen ustez, hizkuntza beregaina da. Gainera, 1984tik berezko idaztaraua du[3].
Luxenburgera | |
---|---|
Lëtzebuergesch | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hiztunak | 390.000[1] |
Ofizialtasuna | ![]() |
Araugilea | Conseil Permanent de la Langue Luxembourgeoise (CPLL) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak Central German (en) ![]() West Central German (en) ![]() Central Franconian (en) ![]() Moselle Franconian (en) ![]() West Moselle Franconian (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, V2 hizkuntza, hizkuntza azentuala, nominatibo-akusatibo hizkuntza, time–manner–place (en) ![]() ![]() |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa eta datiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | lb |
ISO 639-2 | ltz |
ISO 639-3 | ltz |
Ethnologue | ltz |
Glottolog | luxe1244 |
Wikipedia | lb |
Linguasphere | 52-ACB-db |
ASCL | 1302 |
IETF | lb |
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola Belgikan (Arlon inguruko Luxenburgo probintzian), Frantzian (Lorrenako zati batean) eta Alemanian (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. Bigarren Mundu Gerraz geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun erabilera Luxenburgotik at.
400.000 bat hiztun badira munduaren luze zabalean.
Historia
XIV. mendean "Codex Mariendalensis" eskuizkribua idatzi zuten, Yolanda of Vianden-en istorioa kontatuz. Baina literaturako lehenengo liburutzat "E’ Schrek op de’ Lezeburger Parnassus" (Antoine Meyer, 1829) jotzen dute, 6 olerkik osatutakoa. Beste idazle klasiko handiak Edmond de la Fontaine "Dicks" (1823-1891) eta Michel Lentz (1820-1893) izan ziren.
XIX. mendean ortografiaren estandarizazioa egiteko lehenengo ahaleginak egin ziren, baina ofizialki ez zen sistemarik onartuta 1946ko ekainaren 5a arte, "OLO"arekin (ofizjel lezebuurjer ortografi). Hala ere, sistema horrek ez zuen oniritzi orokorrik lortu, eta ondoren "Luxemburger Wörterbuch" hiztegia aurkeztu zuten, 5 liburukitan ,1950 eta 1977 artean. Ortografia estandar hori 1975eko urriaren 10ean ofizial bilakatu zen eta 1999ko uztailaren 30ean berrikusi zen.
Erreferentziak
- Luxenburgera Ethnologuen
- 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
- Munduko hizkuntzen amarauna
Kanpo estekak
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |