Lutxo Egia
Lutxo Egia Del Rio 1969ko abuztuaren 12an jaio zen, Santanderren. Bilbo du bizileku txikitatik eta gazte zela euskaldundu zen. Idaztean, eleberriak, narrazio laburragoak eta poemak tartekatzen ditu. Deustuko Unibertsitatean Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Deia-n, Administrazioa Euskaraz-en, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n kolaboratu izan du. Nontzeberri webgunea ere sortu zuen.
Lutxo Egia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1969ko abuztuaren 12a (54 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta gidoilaria |
Bibliografia
Eleberriak
Narrazioak
Kronika
- Kukutza: Ellos por dinero, nosotras por placer (2012, Txalaparta – Kukutzako kideekin batera)
Beste lan batzuk
Hamaika Telebista sortzeko lantaldean jardun da, Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkartearen kide gisan. Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'rek idatzitako Euskara Jendea dokumental-seriearen gidoilaria ere izan da.[8][9][10][11]
2014ko irailetik, Durangoko Azokako Ahotsenea gunearen arduraduna da.[12][13][14][15] Gune hori sortzaileei zuzendua da.
2015eko ekainaren 11n hasita, Bi-lingual: Transitoak[16][17] performancea egin zuen, Bilbon, hilabetez. 31 egun eman zituen Bizkaiko hiriburuan hizkuntza hegemonikoa, gaztelania, galdu izan balitz bezala. Esperientziaren berri jaso zuen izen bereko blogean. Oihartzun handiko lana izan zen, euskal komunikabide eta euskara taldeetan batik bat. Egiaren lana erreferentzia hartuta, taldekako antzeko esperientzia abiatu zen Donostiako Egia auzoan, 2016 hasieran, zortzi astez.[18] Transitoak performanceak identitateak zituen abiapuntu.
2016ko Identitarteak[19] antzezlanean ere (Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Saria,[20][21]) identitateak aztertu zituen.
2017an, Transitoak II: Haren da Nire. Noiz utzi zenion zeure bizitza bizitzeari?[22][19] performancea jarri zuen martxan, kanpo-faktoreek gure identitateetan nola eragiten duten ikertzeko.
Bitxikeriak
Euskaraldia egitasmoak hein handi batean haren Transitoak performancetik hartu zuen inspirazioa.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Preciado, Beatriz. «Metamorfosis en el noveno asalto» www.consonni.org (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- (Gaztelaniaz) «Lo del amor es un cuento. Volumen I» Opera Prima - Edición Personal (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- (Gaztelaniaz) Iturregi, Txomin. «El amor es un cuento» (pdf) Bilbao (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- (Gaztelaniaz) «Lutxo Egia y Mikel Inun protagonizan 'Hiri hori da hiri hau'» (irrati-elkarrizketa) Radio Euskadi - Graffiti 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «Meatzaleak: Hiri hori da hiri hau» Azkuna Zentroa (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «"Hiri hori da hiri hau", Lutxo Egiaren eta Inunen performancea» Kulturklik (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «Atzeraka nabil» Elkar (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «'Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia', dokumental-sorta, ETB1en» eitb.eus 2013-10-30 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- Garcia, Adrian. (2013-10-30). «'Euskara Jendea' dokumental sortaren lehen atala, gaur ETB1ean» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- Hilario, Alvaro. (2013-05-06). «‘Euskara jendea’, gure hizkuntzaren historia ezagutzeko dokumental sorta erakargarria» naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «Lutxo Egia: "Gure hizkuntzaren historia hiztunona, euskara jendearena da"» (elkarrizketa) Alea 2013-10-08 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- Astiz, Iñigo. (2014-09-10). «Ahotseneak jada ez du zertan jende bila aritu» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «Lutxo Egia izango da Ahotsenea guneko koordinatzaile berria» Gara 2014-09-11 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «Lutxo Egia, koordinatzailea: Aurten bi karpa jarriko ditu Ahotseneak» (irrati-elkarrizketa) Euskadi Irratia - Amarauna 2014-11-09 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- Perez, Ander. (2016-12-04). «Landakoko orbitan biraka» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- Larrañaga, Julene. (2015-06-28). «Lutxo Egia: “Atzerritartzat hartu naute nire hirian”» Deia (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- (Gaztelaniaz) «Bi-lingual: Un mes sin hablar castellano» (irrati-elkarrizketa) Radio Euskadi - Boulevard 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- Azurmendi, Nerea. (). «Posible al da zortzi astez euskaraz bizitzea?» El Diario Vasco.
- «Lutxo Egiarekin solasean» uberan.eus 2017-09-22 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- Larrabe Arnaiz, Ainhoa. (2017-01-28). «Lutxo Egiak irabazi du Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- ««Café Bar Bilbao» Antzerki Laburreko XIV. Gidoi Lehiaketa» Café Bar Bilbao (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- «Lutxo Egiaren "Transitoak II" performancean barrena. Noiz utzi genion gure bizitza bizitzeari?» (irrati-elkarrizketa) Bilbo-Hiria Irratia 2017-09-28 (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
Ikus, gainera
- Bilboko idazleen zerrenda
Kanpo estekak
- Literaturaren Zubitegia
- Lutxo Egia Auñamendi Entziklopedian
- Bi-lingual: Transitoak performancearen bitakora-kaiera