Lutxanako geltokia

Lutxana Bilboko metroaren 1. lineari eta Euskotrenen Lutxana-Sondika anezka lineari dagokien lurgaineko tren geltokia da, Erandio udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Euskotrenen geltokia 1893ko maiatzaren 1.an ireki zen lehen aldiz, eta 1997ko urtarrilaren 1.an zerbitzu emateari utzi zion. Geroago, 2015eko ekainaren 1.an, zerbitzuan jarri zen berriro. Bestalde, Metro geltokia 1995ko azaroaren 11n ireki zen. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Lutxana
Euskotren eta Metroaren trenak Lutxanako geltokian.
Kokapen mapa
Lineak
« Erandio  Bilboko metroaren 1. linea  San Ignazio »
Geltoki-burua    Zangroiz »
Kokapena
HelbideaSan Jose auzoa, 16; 48950
UdalerriaErandio,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaLUT
Gunea2. gunea
Irekiera1995ko azaroaren 11 (Metro)
1893ko maiatzaren 1.a (Euskotren)
2015eko ekainaren 1.a (Euskotren)
Itxiera1997ko urtarrilaren 1.a (Euskotren)
BidaiariakMetro: 524.759 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Trena Autobusa 
NasakMetro: 2
Euskotren: 1
TrenbideakMetro: 2
Euskotren: 2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Lutxana Sondika
MetroaBilboko metroaren 1. linea  Etxebarri Plentzia
BizkaibusA2314  Bilbo - Erandiogoikoa - EHU
A3411  Bilbo - Getxo - Azkorri

Geltokiak bi nasa ditu, bata izkinekoa, metroari zerbitzu ematen diona; eta bestea zentrala, metroak zein Euskotrenek erabiltzen dutena; eta lau trenbide, bina metroak eta Euskotrenek erabiliak. Garraioen arteko aldaketei dagokionez, Euskotren eta Etxebarri helmuga duten metroen arteko garraio aldaketak nasa zentralaren bitartez egiten dira. Aldiz, Euskotren eta Plentziako norabidea duten metroen arteko aldaketak, eta baita metro sare barruko aldaketak egiteko ere, geltokitik kanpo irten behar da. Geltokiaren kanpoaldean doako aparkalekua dago.

Bilboko Renfeko Aldirien sarean izen bereko geltokia dago. Azken hau, Barakaldoko Lutxana auzoan dago, Bilboko itsasadarraren kontrako aldean.

Kokapena

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia, itsas mailatik 7,43 metrora, hurrengo trenbideen parte da:

Sarbideak

Geltokiak eskailera, arrapala eta igogailu bidezko sarbideak ditu.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Aparkalekua  Sarbide irisgarria  San José kalea, 16
  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Aparkalekua Sarbide irisgarria  San José kalea, 17
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  San José kalea, 25

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Lutxana-Sondika trenbidea»

1893ko maiatzaren 1.an Lutxana-Mungia trenbidearen lehenengo tartea inauguratu zen, Lutxana eta Artebakarra artean.[4]

1995ko azaroaren 11n Bilboko metroaren 1. linea inauguratu zen, eta geltokia Metroa eta Euskotrenen arteko aldageltoki bilakatu zen.

1997ko urtarrilaren 1.an, bidaiarien eskari baxua aitzaki, Euskotrenek Lutxana-Sondika trenbidean bidaiari zerbitzua eskaintzeari utzi zion, eta geroztik 2015eko ekainera arte trenak geltokiaren ondoan dauden kotxetegi eta tailerretara besterik ez ziren heltzen.

2015eko ekainaren 1.an, Bilboko metroaren 3. linearen eraikitze-lanen ondorioz, Euskotrenek berriro ere martxan jarri zuen Lutxana eta Sondikako geltokien arteko tartea, Txorierriko linearen barruan. Metro linea berriaren lanek eraginda Zazpikaleetako geltokian Euskotrenen zerbitzua etenarazi zen, eta lanak jarraitu bitartean tren bezeroei zerbitzu emateko Lutxana-Sondika trenbidea berriro martxan jarri zen.[5]

2017ko apirilaren 8an Metroaren 3. linea ireki ondoren, Lutxana eta Sondika arteko trenbidea irekita mantentzea erabaki da, anezka zerbitzua eskainiz.

Urte bereko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[6]

Lotunea

Geltokitik 100 metrora bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.