Lutrinae
Lutrinae Mustelidae ugaztun familiako azpifamilietako bat da. Euren izen arrunta igaraba izan ohi da, nahiz eta izen honekin hainbat espezie izendatu. Gaur egun 13 espezie ezagutzen dira, 7 genero ezberdinetan. Mundu osoan zehar bizi dira. Hego Amerikan igaraba izena (gazteleraz, nutria) Miocastoridae familiako karraskari bati ematen zaio, baina ez du harremanik familia honekin.
- Artikulu hau Lutrinae azpifamiliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igaraba».
Lutrinae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Mustelidae |
Subfamilia | Lutrinae Bonaparte, 1838 |
Ezaugarriak
Uretan lehorrean baino hobeto bizi diren animaliak dira. Larru sendoa dute, iragazkaitza, euren gorputzeko beroari eusten laguntze diena. Ondo egiten dute igeri eta sudur-zuloak ur-azpian itxi ditzakete, 6 minutu arnasa hartu gabe egon daitezkeelarik. Igerian orduko 12 kilometroko abiadura har dezakete.
Arra emea baino handiagoa izaten da. 8 eta 15 urte arteko bizi-itxaropena dute. 36 hortz dituzte, 6 letagin goian zein behean. 5 behatz dituzte hanka bakoitzeak, mintz batekin erdian, igeriketan laguntzeko.
Sailkapena
- Lutra
- Hydrictis
- Lutrogale
- Lontra
- Pteronura
- Aonyx
- Aonyx capensis
- Aonyx congicus
- Aonyx cinereus
- Enhydra
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lutrinae |