Lusazia
Lusazia[1] (alemanez: Lausitz, goi-sorabieraz: Łužica, behe sorabieraz: Łužyca, polonieraz: Łużyce, txekieraz: Lužice) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, Elster eta Elba ibaien (mendebaldean) eta Mendebaldeko Neisseren (ekialdean) artean dagoena, Alemaniako Brandenburgeko lurraldearen hegoaldean eta Saxoniako ekialdean. Bi eskualde nagusitan dago banatuta: Lusazia Garaia hegoaldean (Txekiaraino barneratzen dena), eta Lusazia Beherea iparraldean. Lignito-hobi garrantzitsuak daude eta oso industrializatua dago (Cottbus, Forst, Görlitz, Zittau). Ehungintza-enpresa handiak daude hiri nagusietan.
Lusazia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko eta eskualde historiko |
Azalera | 11.302 km² |
Eponimoa | zingira |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°32′42″N 14°43′34″E |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Brandenburgo |
Leku geografikoa | Erdialdeko Europa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Exonimia: Alemania Euskaltzaindia.eus
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.