Lurzoruaren zientzia
Lurzoruaren zientzia lurzorua Lurraren azaleko baliabide natural gisa aztertzen duen zientzia da. Lurzoruaren eraketa, sailkapena eta kartografia hartzen ditu barne, bai eta honen propietate fisiko, kimiko eta biologikoak, emankortasuna eta horren erabilerarekin eta kudeaketarekin zerikusia duen guztia. [1]
Zientzia honek barne hartzen ditu pedologia (lurzoruaren eraketa, kimika, morfologia eta sailkapena aztertzen ditu) eta edafologia (lurzoruaren eragina aztertzen du organismoetan, bereziki landereetan). Beste hitz batzuetan esanda, pedologiak lurzorua bere egoera naturalean aztertzen du, eta edafologiak berriz, lurzoruaren erabilera aztertzen du. Askotan, lurzoruaren zientziaren sinonimotzat hartzen dira azken bi termino hauek.
Erreferentziak
- Glossary of geology.. (Fourth edition. argitaraldia) 1997 ISBN 0-922152-34-9. PMC 36746525. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.