Lurzaindia
Lurzaindia lurra laborantzako tresnatzat babesten eta espekulazioaren aurka diharduen Ipar Euskal Herriko talde bat da.
Lurzaindia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | elkartea eta erakundea |
Jarduera sektorea | nekazaritza |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | fundazio |
Historia | |
Sorrera | 2013 |
webgune ofiziala |
Helburuak
Lur eremuen prezioak zuzenak direla ziurtatzeko Safer egiturari (lurren prezioak finkatzeko Frantziako egitura) deitzen dio eta behar denean lurrak erosten ditu, bertako laborariei alokairuan uzteko[1].
Historia
2013an sortu zen, eta GFAMren segida hartu zuen. Geroztik, bederatzi aldiz Safer erakunde publikoarengana joan izan da, bere esku duen lurren prezioa zuzena izan dadin ziurtatzen duelako.
2016ko uztailean 374 hektarea zeuzkan bereganatuta, eta 29 laborarik egiten zuten lan Lurzaindiari esker, Ipar Euskal Herriko hogei etxaldetan[2].
Erreferentziak
- «Lurzaindia, lurra laborantzako tresna izan dadin», Berria, 2015-01-06
- «LURRA EZ DADIN SALEROSGAI IZAN», Berria, 2016-07-03
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.