Lurte

Lurte (aragoierazko izena da, baina euskaratik bide dator eta ziurrenik luizi esan nahi zuen, edo bestela elur-jausi, hots, elurte)[1] Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Zaragoza hirian sortutako folk musika taldea da. Bere musika aragoitar haizezko musika tresnen erabilpenean oinarritzen da, esate baterako: Botoko gaita, dultzaina, Ribagorzako tronpa, ttun-ttuna edota txistua, eta guzti horiei perkusio boteretsu bat batzen diote.

Lurte
Datuak
JatorriaAragoi Zaragoza, Aragoi
Musika motaFolk musika
Urteak1989-gaur egun arte
Produkzioa
Diskoetxea(k)Locomotive Music
Pägana Records
Warner Dro
Informazio gehigarria
www.lurte.org/
Facebook: Lurte-73217578508 Musicbrainz: 4e6109c0-18f6-4818-83c7-563e16f37fab Discogs: 5532458 Edit the value on Wikidata

Taldearen erritmo, indar eta izaerak almogavarren guduak oroitarazten dituzte Almogabarrak Aragoiko Erregearen edota hobekien ordaintzen zuenaren zerbitzupeko mertzenario gudaroste bat izan zen, XI. eta XIV. mende artean guduka aritu zirenak.

Euren musika emanaldietan almogavarren erara jantziak agertu ohi dira.

Diskografia

  • Dispierta Fierro! (2005) ("Iratzarri burdin!")
  • Deus lo Bol (2008) ("Jainkoak hala nahi du")
  • Biellas Esferras (2010) ("Hondamen zaharrak")
  • Neopatria (2011) ("Neopatria", aintzinako Greziako dukerria)

Erreferentziak

  1. Ikus Orotariko Euskal Hiztegia, s.v. lurta eta elurte, hurrenez hurren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.