Lurmutur
Geografian, lurmuturra ur masa batean, gehienetan itsasoan, barneratzen den lur zatia da. Lurmuturrek gehienetan desbideraketa nabarmena eragiten dute kosta-lerroan. Itsasoaren eraginez higadura handia jasaten dute eta, beraz, bizitza laburra dute ikuspuntu geologikotik.
Batzuetan kostaldeko korronteetan eragin handia dute, nabigazioan zailtasunak sortuz. Lurmutur batzuk aipaturiko ezaugarri horregatik dira ospetsuak, Hornos lurmuturra adibidez, Amerikako hegoaldereneko muturrean.
Lurmutur ezagun batzuk
Euskal Herrian Galea, Matxitxako, Ogoño eta Higer aipa daitezke. Munduko beste lurmutur nabarmen batzuk:
- Afrika
- Guardafui lurmuturra, Afrikako Adarrean
- Esperantza Oneko lurmuturra, Hegoafrikan
- Cap-Vert, Senegalen
- Spartel lurmuturra, Marokon
- Asia
- Kanyakumari, India hegoaldean
- Dezhniov lurmuturra, Asiaren ekialdeko muturra
- Europa
- Amerika
- San Lukas lurmuturra, Mexikoko Hego Kalifornia Beherea estatuan
- Cañaveral lurmuturra, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean
- Hornos lurmuturra, Hego Amerikako hegoaldean
Lurmuturren artean egindako nabigazioari, kostaldea begi bistatik galdu gabe, kabotaje esaten zaio.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.