Lurdes Zubeldia
Lurdes Zubeldia Garaño (Hondarribia, Gipuzkoa, 1923a - ibidem, 2017ko abenduaren 4a) gipuzkoar idazlea zen.
Lurdes Zubeldia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1923 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hondarribia, 2017ko abenduaren 4a (93/94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Hondarribiko Portu auzoan jaio eta hazi zen. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen guraso eta izebarekin batera eta Ziburun jarri ziren bizitzen. Gurasoak hil zitzaizkionean, Parisa lan egitera joan zen eta Hondarribira itzuli zenean, Jose Ignacio Lopezekin ezkondu zen.
Bere bizipen, olerki eta kantuak bildu zituen 2006an Hondarribiko Udalak argitaratu zion Nere Sukaldetxoan liburuan. 2016an Hondarribiko Urrezko Intsignia jaso zuen.[1]
2017ko abenduaren 4an hil zen 94 urte zituela.[2]
Liburuak
- Nere Sukaldetxoan (2006)
Erreferentziak
- Hondarribiko Udala. (2016ko abuztuaren 21a). Zubeldiak eta Iridoyk jasoko dute urrezko intsignia. (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 25a).
- «Lurdes Zubeldia hondarribiar euskaltzale eta idazlea zendu da» Noticias de Gipuzkoa 2017ko abenduaren 5a (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 25a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.