Lurdes Gabarain

Lurdes Gabarain Garate (Tolosa, Gipuzkoa, 1960ko otsailaren 4a) maratoilaria da. Maratoi bat bukatzen lehen euskal emakumea izan zen.

Lurdes Gabarain
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1960ko otsailaren 4a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakatleta eta maratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Ibilbidea

Txikitatik zuen korrika egiteko zaletasuna. Gaztetxotan lehia ezberdinetan parte hartzen hasi zen.

70eko hamarkadaren hasieran, Espainiako Estatuan emakumeek ezin zuten parte hartu distantzia luzeko probetan.[1]

1977an, Bordeleko maratoian parte hartu zuen, eta maratoi bat amaitu zuen Euskal Herriko lehen emakumea izan zen, bai eta Espainiar Estatuko lehen emakumea ere.[2]

Bordeleko maratoia egin ondoren, Oviedoko maratoian, Donostiako maratoian eta Oiartzungo maratoian parte hartu zuen.

Maratoiez gain, beste hainbat kirol egina da: triatloia, txirrindularitza, iraupen eskia... Orpazurdako arazoak zirela eta, kirol ibilbideari amaiera eman behar izan zion.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Lurdes Gabarain: “A uno del público que se metió con mis pechos le di una torta y seguí corriendo”» El Correo 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  2. Confidencial, El. (2016-04-24). «"Vete a hacer tus labores": los problemas de las primeras maratonianas españolas» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  3. «Lurdes Gabarain, maratoi bat bukatu zuen Euskal Herriko lehen emakumea» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.