Lur lehor
Lur lehorra —edo, laburtuta, lurra edo lehorra soilik— Lur planetako azalera solidoa da; urak edo itsasoek estalita ez daukaten azalera, alegia. Itsasertzak bereizten ditu itsasoa eta lur lehorra.
![](../I/AYool_topography_15min.png.webp)
Lurraren mapan, lur lehorreko azalerak berdez eta horiz nagusiki.
![](../I/Deba_eta_Zumaia_arteko_marearteko_zabalgunea_eta_Algorri_hondartza%252C_Gipuzkoa%252C_Euskal_Herria.jpg.webp)
Lur lehorraren eta itsasoaren arteko eremua, Gipuzkoako kostaldeko marearteko zabalgunean.
Etimologia
Lur hitzaren adieretan, hau da bat euskaraz, testu zaharrenetarik (Etxepare, Leizarraga...) jasoa[1][2]. Adibidez:
« | Orhit adi Jengoikoaren majestate handiaz, / zeruia, lurra, itxasoa dadutzala eskuian, | » |
Bernart Etxepare |
Lehorra ere erabili izan da euskaraz, modu berezian (singularrean, erakusle eta izenlagunik gabe)[3]: "Untzia leihorretik urrundu da", "Lehor eta uraren Iongoikoa"...
Bi terminoen sinonimia ere agerian, Lardizabalen Testamentu Zarreco eta Berrico condairan (1855): "[Jainkoak] ur-lekuari deitu zion itsasoa eta leorrari lurra".
Erreferentziak
- «Lur» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- «Bernard Etxepare: Linguae Vasconum Primitiae» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- «Lehor» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.