Lur laua (zuzenbidea)
Lur laua[1], zabala[2][3] edo edegia Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren arabera, herrialde horretako lur eremu bat da: Bizkaia jaurerri zenetik Bizkaiko forua aplikatu beharrekoa den eremua, hain zuzen. Lur laua merindadetan antolatutako elizateez osatua zegoen.
Lur lautik at zeuden (bestelako foruekin) Bizkaiko hiribilduak, Urduñako hiria, Durangaldea eta Enkarterri. Laudio eta Aramaio ere Bizkaiko lur lauaren zati dira,[4] nahiz eta Arabako udalerriak izan.
Erreferentziak
- «tierra llana» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
- «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
- «ADOREZ Bilaketa: tierra» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
- Manu Uriarte: «El derecho foral alavés», Euskonews & Media, 32. zenbakia, 1999-05-07.
Kanpo-estekak
- Gregorio Bañales: Foru eta Aduanen ibilbidea, Bizkaiko Foru Aldundia. ISBN 84-7752-347-9.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.