Lur Olaizola
Lur Olaizola Lizarralde (Donostia,1988) zinema zuzendaria da, 2015etik Tabakaleran ikus-entzunezkoen koordinatzailea da.
Lur Olaizola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1988 (35/36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
Biografia
Artista bisual eta kultur ekoizle gisa lan egin du New Yorken, non Horns & Tails ekoiztetxearekin kolaboratu zuen eta, besteak beste, Architecture & Design Film Festival jaialdia koordinatu zuen. Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan ikus-entzunezko dokumentalista eta muntatzaile gisa lan egin zuen, eta, gaur egun, 2015etik, ikus-entzunezko programak koordinatzen ditu Tabakaleran.[1][2]
Filmak
- 2019an: Xulia, film laburra. Xulia Alonso idazlearekin egindako dokumentala. Xixongo zinemaldian saritua.[3]
- 2020an: Zerua blu, film laburra. Bilboko Zinebi jaialdian saritua.
- 2022n: Hirugarren koadernoa. Dolores Gonzalez Katarain "Yoyes"en egunerokoan oinarritutako filma.
Erreferentziak
- «Tabakalerako lantaldea | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- https://www.filmin.es/directora/lur-olaizola
- https://www.filmin.es/corto/xulia
Kanpo estekak
- Xalba Ramírezen elkarrizketa Irutxuloko Hitzan, 2022/03/18.
- Lur Olaizolari elkarrizketa: Lehenengo irakurketatik asko inpresionatu ninduten Yoyesen hitzek Berria, 2022.09.18
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.