Lur Korta Redin
Lur Korta Redin (Oiartzun,[1] Gipuzkoa, 1978ko urriaren 24a) ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki irakaslea da.
Lur Korta Redin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1978ko urriaren 24a (45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Antzerki Eskola |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta irakaslea |
Biografia
Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Nafarroako Antzerki Eskolan eta antzerkilari bezala lan egin izan du, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki-taldeekin, besteak beste.1999. urtean ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Ordudanik, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez, eta abarrez bete eta herriz herri ibiltzen da haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen (liburutegietan, kultur-etxeetan, ikastoletan, ludoteketan, gaztetxeetan…). Bakarka nahiz taldean kontatu ohi ditu ipuinak. 2005etik aurrera, Galtzagorri Elkartearekin ipuin-saioak eta irakurketa klubak egiten ditu hainbat udal liburutegitan. Donostiako Ipuinaren Orduko ipuin-saioen koordinatzailea ere bada.
Ipuin-saioak
Hauexek dira eskaini izan dituen saioetariko batzuk:[2]
Bakarlanean
- Aurorita beti polita
- Ipuinekin jolasean
- Otsoz otso
- 2005ean Oiartzunen egin zen Kilometroak jaiaren bideoan, saritutako ipuin bat kontatu zuen.
Talde lanean
- Galdutako ipuinaren bila (Izaskun Mujikarekin)
- Bidaian (Izaskun Mujikarekin)
- Gaztainak erre artian (Amanda Usanos gaztaina saltzailearekin)
- Kontuz Kontalariarekin (Nafarroako antzerki eskola)
- Donostiako ipuinaren ordua
Herritar aitortza
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[3]
Erreferentziak
- «Ipuin kontaketen ikasturte berria hasiko da gaur» El Diario Vasco 2012-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
- «Ipuin kontalariak - Galtzagorri Elkartea» web.archive.org 2016-08-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
- (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).