Lur Basterretxea

Lur Basterretxea Kerexeta (Elorrio, Bizkaia, 1979ko otsailaren 12a) elorriar kirolariak mendi eskian, korrika eta alpinismoan jarduten du.[1][2] Euskadiko Selekzioan aritzen da.

Lur Basterretxea

Bizitza
JaiotzaElorrio, 1979ko otsailaren 12a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria, eskiatzailea eta lasterkaria

Facebook: lourdes.basterretxeakerexeta Edit the value on Wikidata

Covid 19 pandemiagatik eta elur faltagatik urte batzuetan txapelketarik ez bada egon ere, 2023an Euskal Herriko Kopako proba bitan lehiatu da. Candanchun bigarren geratu zen beteranoetan, eta hirugarren seniorretan; Izaban, ostera, bigarren beteranoetan, eta laugarren seniorretan. Horrez gain, alpinismoa ere egiten du.[1] [2]

Biografia

Txiki-txikitatik egin du kirola. Atletismoan, baina herrian bertan entrenatu ezin zuenez, eskubaloian hasi eta 25 urte izan arte jardun zuen. Betidanik gustatu izan zaio mendia, gurasoekin joaten zen. 20 bat urterekin, noizbehinka eski alpinoa egiten zuen herriko Erdella mendizale taldearekin. 2010 inguruan hasi zen mendi eskian, bere kontura. Hasieran, denen moduan eski astunekin eta lasai ibiltzen zela. Urte batzuk geroago apur bat serioago hartuta, eski arinekin hasi zen, txapelketako eskiekin, eta ia astebururo joaten. Proba luzeetan moldatzen da ondoen, adinarekin laburretan esplosibitate txikiagoa duela igarri baitu. Besteak beste, eskalada, alpinismoa, barrankismoa, parapentea eta mendi ertainetako gia ditu zaletasun.[1]

Batxilergoko ekonomia-irakasle lan egiten du Bergarako institutuan.

Kirol ibilbidea

Mendia eta elurra

Candanchu, Izabako eta Luz Ardidengo Altitoy probetara euskaldun asko joaten da eta euskal giro polita egoten da, batez ere mutilak ikusten dira proba horietan. Neskak, gero eta gehiago badaude ere, gutxi. Bestalde adin aldetik ez da gazterik ikusten.[1]

Txapelketak

Hiru lasterketak osatzen dute Kopa: Izaba, Candanchu eta Andres de Regil. Lehen bietan parte hartu du. Candanchun bigarren geratu zen beteranoetan, eta hirugarren seniorretan; Izaban, ostera, bigarren beteranoetan, eta laugarren seniorretan. Horrez gainera, alpinismoa ere egiten du.[1]

Txapelketak direla eta, zera dio Basterretxeak:

Elurraren egoerak asko baldintzatzen du jarduna. Elurrak zarakarra badu, orduan da gatxena, eskiak kateatuta geratzen baitira, jausteko arriskua handitzen baita, biratzea gehiago kostatzen baita… Egoerarik onena elur-hautsa da, elur berria denean. Horrela egotea gustatzen zaigu denoi, baina Pirinioetan gutxitan egoten da horrela.[1]

Korrika

Betidanik egin du korrika. Asfaltoko maratoi erdiak eta antzerakoak egitetik, mendian gehiago ari da. 2023an lasterketa batzuetan parte hartu du, ultrak deritzen proba luzeagoak.[1][3][4][5][6][4][7][8]

2022an Azpeitiko Domusa Teknik Ultra Trailean bosgarrena izan zen.[1]

El conquistador del Aconcagua

2012an Argentinako Aconcagua mendia igo zenuen 'El Conquistador del Aconcagua' EITBko saioan parte hartu zuen.[1][9]

Kilimanjaro

2015ean Kilimanjaro igo zuen, Afrikako mendirik garaiena. Udako hilabete bitan Tanzaniako haurreskola batera boluntario modura joan zen, irakasle. Han egonda, herrialdea apur bat ezagutu gura izan zuen. Mendizalea izanda, Kilimanjaro igotzeko aukera aprobetxatu zuen, ezagutu zuen errioxar bat lagun batekin. Debekatuta dago norbere kontura joatea. Ondo antolatuta dauden bertako gidariak hartu behar dira eta egunean 1000 metroko desnibela igo. Amaierako bi egunak gogorra izan ziren.[1][10]

Hitzaldiak

Hitzaldiak ere ematen ditu bizi izandako esperientziak kontatzeko, besteak beste, ‘Karibu Tanzania’ izenburupean Kilimanjarorako igoera, Afrikan bizitakoa eta bertako jendearekin izandako harremana 2023ko apirilaren 29an Zaldibarko V. Mendi Jardunaldietan.[3]

Palmaresa

Hauexek dira lortutako batzuk:

Mendiko Eskia:

  • 2023 denboraldia: 3. seniorra Euskadi eta Nafarroa Kopan, eta 2. beteranoa Euskadi - Nafarroa Kopan
  • 2023 denboraldia: 3. seniorra eta 2. beteranoa Euskadiko Lineako Txapelketan
  • 2023 denboraldia: 2. beteranoa Euskadiko Txapelketa bertikalean
  • 2023 denboraldia: 4. sailkatua Causiat Extrem-en
  • 2023 denboraldia: 3. sailkatua Bandres Karolon (Izaba)
  • 2022 denboraldia: 3. sailkatua, senior kategorian, eta 2.beteranoa Txapelketan
  • 2022 denboraldia: bosgarren sailkatua, Causiat Extrem Candanchun.
  • 2020 denboraldia: banakako Euskadiko Txapelketan sailkatutako bigarren beteranoa.
  • 2020ko denboraldia: bigarren sailkatua Causiat Extrem Candanchun.
  • 2019 denboraldia: Txapeldunak Euskadiko binakakoan, Leire Vélezekin
  • 2019 denboraldia: 2. sailkatua banakako Euskadiko Txapelketan eta 3.a Euskadiko txapelketa bertikalean.
  • 2019 denboraldia: 2. beteranoa Euskadiko Kopan eta 3. seniorra.

Euskadiko kronosprinta

  • 2022 denboraldia: 5.sailkatua Causiat Extrem Candanchun
  • 2020 denboraldia: 2. beteranoa banakako Euskadiko Txapelketan
  • 2020 denboraldia: 2. sailkatua Causiat Extrem Candanchun
  • 2019 denboraldia: Txapeldunak Euskadiko Binakako Txapelketan _
  • 2019 denboraldia: 2.a banakako Euskadiko Txapelketan eta 3.a Euskadi Bertikal Txapelketan
  • 2019 denboraldia: 2. beteranoa Euskadiko Kopan eta 3. seniorra Euskadi Kopan

Mendiko lasterketak

  • 2022. urtea: Txapeldun beteranoa Leire Trailen (21 km)
  • 2022. urtea: Txapelduna Aramotz Mendi Trailen (28 km)
  • 2022. urtea: Txapelduna Gasteizko Zeharbideetan (62 km)
  • 2022. urtea: 4.a Euskadiko Ultra Trail Txapelketan (Domus teknik Azpeitia - 65km).
  • 2021. urtea: 3.ak Espainiako taldekako ultra txapelketan, Euskadiko selekzioarekin (75 km), Leire Martinez, Amaia Razkin, Silvia Trigueros eta Jone Urkizurekin.
  • 2020. urtea: 2.a, UZ Trail-en.
  • 2020. urtea: COVID 19 dela eta, bertan behera utzitako Espainiako Ultra Txapelketarako hautatua (Montseny). Mayi Mujika, Leire Martínez, Amaia Razkin eta Jone Urkizurekin
  • 2019. urtea: Espainiako Ultra Txapelketako lehenak (Somiedo). Lesionatua. Mayi Mujika, Leire Martínez, Amaia Razkin eta Jone Urkizurekin
  • 2019. urtea: Txapelduna “Gasteizko Mendiak” ultra txapelketan. (62 km)
  • 2019. urtea: 2. sailkatua Izazpiko igoeran.
  • 2019. urtea: 2. sailkatua eta 1. beteranoa Irimo igoeran.
  • 2018. urtea: 5.a “Euskal Herriko Mendi Erronka” Euskadiko Txapelketan (68 km)
  • 2018. urtea: 4.a “Hiru Haundiak” ultran (100 km)

Bestelakoak:

Pirinioetako mendietara, Picos de Europa edo Europako mendietara, Alpeetara (Frantzia, Suitza zein Austriakoetara), Dolomitetara, Alpe Juliotarretara, Atlasera... oinez, eskiekin edo eskalatzen.

Erreferentziak

  1. «“Ez dut proba laburretako sufrimenduaren falta igartzen; orain hobeto moldatzen naiz luzeetan" - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. (Gaztelaniaz) «La elorriarra Lur Basterretxea relatará su subida al Kilimanjaro en las Jornadas de Montaña de Zaldibar» durangon.com 2021-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  4. (Gaztelaniaz) Ingeniería, Murta. «RUNÁTICA - XIII Montes de Vitoria - Gasteizko Mendiak - Dorsal 2 - LUR BASTERRETXEA KEREXETA» www.runatica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  5. (Gaztelaniaz) «Tu Clasif. en BASTIDA VITAL TRAIL 2021 — Sportmaniacs» sportmaniacs.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  6. (Gaztelaniaz) S.L, Track The Life. «Hiru Haundiak 2021 | Participantes | Tracktherace» tracktherace.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  7. [B+K_2023_SAILKAPENAK_BANDROLOS (wordpress.com) https://bandreskarolo.files.wordpress.com/2023/02/bk_2023_bertikala-emakumeak.pdf. ].
  8. (Gaztelaniaz) «Lourdes Basterretxea Kerexeta - Resultados de carreras» runedia.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  9. (Gaztelaniaz) «'El Conquistador del Aconcagua': Lourdes Basterretxea» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  10. «Mujeres de Pyrenaica: Kilimanjaro - Lur Basterretxea» Mujeres de Pyrenaica 2015-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.