Lundeko katedrala
Lundeko katedrala (suedieraz: Lunds domkyrka), Lundeko eliza historikoa da.
Lundeko katedrala Lunds domkyrka | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Eskaniako konderria |
Suediako udalerria | Lund udalerria |
Koordenatuak | 55°42′15″N 13°11′37″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Erlijioa | Suediako Eliza |
Elizbarrutia | Diocese of Lund (en) |
Izena | Laurendi Erromakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carl Georg Brunius (en) Helgo Zettervall (en) Theodor Wåhlin (en) Eiler Græbe (en) Carl-Axel Acking (en) |
Materiala(k) | hareharria |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Dimentsioak | 55 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Sorrera
Lund Suediako hiri zaharrenetakoa da, X mendearen bukaeran sortu baitzen. 1085 inguruan Kanuto IV.a Danimarkakoak aipatu zuen katedral bat bazela bertan eta eskola sortu zuela, Eskandinaviako eskola zaharrena izango zena. Hau ez da ordea gaur egungo katedrala. Erik I.a Danimarkakoak erromesaldia egin zuen Erromara eta Paskoal II.a Aita Santuari promesa egin zion handik itzultzean Eskandinavia osoa hartuko zuen diozesia eratuko zuela. Diozesiaren egoitza Lunden ezarri zuen eta Asser Thorkilsson apezpikuak 1104 inguruan katedral berria eraikitzea erabaki zuen 1145ean sagaratu zena.
Danimarkan
Danimarkako erlijioaren erdigunea bihurtu zen Lund eta erresumaren historian leku garrantzitsua hartu zuen. Monarkia eta aristokrazia bertan bildu izan ziren bai eta erregeren koroatu ere, 1202an Valdemar II.a Danimarkakoa. 1234an su handi batek kaltetu zuen katedrala eta hainbat zati berreraiki behar izan ziren. XIV mendean estilo gotikoko koroa eta aldarea gehitu zitzaizkion. 1424an erloju astronomiko bat ezarri zen habeartean.
1536ko Erlijio Erreformak kalte handia eragin zion Lundi. Eliza eta monasterio ugari eraitsi ziren eta hiriak Danimarkan zuen influentzia asko gutxitu zen.
Suedian
1658ko Roskildeko Itunak Eskania guztia suediarren esku utzi zuen. XIX mendean Helgo Zettervall arkitektoak berriztatze lan ugari egin zituen eta dorreek gaur egungo itxura hartu zuten. 1920 hamarkadan absideko mosaikoak ezarri ziren.
Arkitektura
Hareharriz eginda dago katedrala. Dorre bikiek 55 metrotako altuera daukate eta piramide itxurako tontorra katedralaren adierazgarri nagusiak dira. Barnean dauden kanpaien artean zaharrena 1513an egina da.
Elizaren sarrerako ateak brontzezkoak dira eta Bibliako 24 pasarte agertzen dituzten erliebeak dituzte. Barnealdean eraikin erromanikoa da baina koroa eta aldarea gotikoak dira. Bost organo daude katedralean. Handiena Marcussen & Søn konpainia daniarrak egin zuen eta 1934an ezarri zen.
Kripta 1123an egin zenetik ez da aldatu.
Iruditegia
- Katedralaren ikuspegia.
- Aurrealdea.
- Barnealdea.
- Koroa.
- Kripta.