Lundeko Unibertsitatea
Lundeko unibertsitatea (suedieraz: Lunds universitet) Suediako eta Europa iparraldeko unibertsitate handiena, zaharrena eta garrantzitsuena da, 1666 urtean sortutakoa baina jatorria 1425eko eskola frantziskotar batean duena. Lund hirian dago.
Lundeko Unibertsitatea | |
---|---|
Ad utrumque paratus eta Beredd till bådadera | |
Datuak | |
Mota | unibertsitatea eta Swedish government agency (en) |
Herrialdea | Suedia |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, European University Association (en) , Lliga d'Universitats d'Investigació Europees eta Coalition for Advancing Research Assessment (en) |
Honen parte | ELIXIR Sweden (en) eta Q124654793 |
Eskumendekoak | Faculty of Medicine, Lund University (en) |
Erabilitako hizkuntza | suediera |
Ikasle-kopurua | 40.000 (2017) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | Lund University Library (en) University and Aviation Centre (en) |
Legezko forma | state entity (en) |
Jabea | Ministry of Education and Research (en) |
Historia | |
Sorrera | 1666ko abenduaren 19a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Historia
Lundeko katedralaren ondoan frantziskotarrek eskola bat sortu zuten 1425ean eta hor du jatorria Lundeko Unibertsitateak. 1658an Roskildeko Itunak Eskania guztia Suediaren esku utzi zuen eta hauek Lundeko Unibertsitatea sortu zuten 1666an, aurretik eskola zegoen eraikinean. Academia Carolina izena izan zuen XIX mendera arte Karlos X.a Gustavo Suediakoa izan baitzen sortu zuena. 1716 eta 1718 artean erregea Lunden bizi izan zen gerrak kudeatzeko Stockholm baina toki estrategikoagoa baitzen, eta urte horietan Lund Suediako hiriburu bihurtu zenez unibertsitateak ere bultzada handia izan zuen.
Lunden ikasten egon zen lehen emakumea Hildegard Björck izan zen, 1880ko udaberrian. Aurrez Uppsalako Unibertsitatean aritu zen bera.
Gaur egun 42.000 ikasle ditu
Eraikinak
Unibertsitateak hainbat eraikin hartzen ditu Lunden:
- Eraikin nagusia: 1882an eraiki zuen Oskar II.a Suediakoak.
- Kungshuset: XVI mendeko eraikina, apezpikuaren egoitza bihurtu zena. Liburutegi zaharra da eta behatokia ere badu.
- Museo historikoa
- Elkarte akademikoaren egoitza: 1830an sortu zuen Carl Adolph Agardh-ek.
- Liburutegia: 1666an eraiki zen unibertsitatearekin batera. 1907an eraikin berri bat egin zuten, eraikin nagusi bihurtu dena.
Malmön eta Helsingborgen ere baditu kanpus sateliteak.
Fakultateak
- Teologia
- Injeniaritza
- Arte Ederrak eta Antzerkia
- Legea
- Medikuntza
- Zientziak
- Gizarte Zientziak
- Ekonomia
Iruditegia
- Eraikin nagusia.
- Eraikin nagusia.
- Liburutegi berria.
- Liburutegi zaharra.
- Obserbatorioa.
- Museo historikoa.