Lundehund
Lundehund edo Norsk Lundehund spitz motako txakur-arraza da, Norvegiakoa jatorriz. Izen Hund atzizkia (txakurra) eta Lunde aurrizkiak osatzen dute, horrek Lundefugl (lanperna-musuak, fraidetxo txoriak) esan nahi duelarik. Txakur hauek hegazti horiek eta haien arrautzak ehizatzeko egokituak zeuden.

Lundehundaren oinean, 6 hatz.
Lundehund | |
---|---|
Txakur arraza | |
![]() | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Norvegia |
Altuera | arra: 35 cm gutxienekoa arra: 38 cm gehienez emea: 32 cm gutxienekoa emea: 35 cm gehienez |
Masa | arra: 7 kg emea: 6 kg |
Kumaldiaren tamaina | 3,2 |
Katalogo kodea | 265 |
Anatomikoki, txakur jonek mugigarritasun ugari ditu hezurren arteko loturetan. Hori dela eta, gai da pasabide txiki eta korapilatsuetatik sartzeko.
Txakurrak gai dira burua bizkarrezurraren gainean atzerantz biratzeko eta atzeko hankak alboetara tolesteko, gizakien besoak bezala 90º-ko angeluan, eta oinetan sei hatz dituzte. Garondoan artikulazioak ditu, beste arraza batzuek ez bezala. Oso malgua da sorbalden inguruan.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Lundehund» artikulutik itzuli da; zehazki, 2020-06-22ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.