Lund (Suedia)
Lund (suedieraz ˈlɵnːd ahoskatua) Suediako hegoaldean dagoen hiri bat da. Eskaniako konderrian dagoen Eskaniako konderrian kokatua dago. 2010eko erroldaren arabera 82.800 biztanle ditu. Suediako hiri zaharrenetariko bat da, 990 urtean sortu baitzen, eta herrialdeko Unibertsitate handienetakoa ere badu.
Lund Lund | |
---|---|
urban area in Sweden (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Eskaniako konderria |
Suediako udalerria | Lund udalerria |
Izen ofiziala | Lund |
Jatorrizko izena | Lund |
Posta kodea | 22X XX |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°42′30″N 13°11′57″E |
Azalera | 26.37 km² |
Altuera | 30 m |
Mugakideak | Kävlinge (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 94.393 (2020ko abenduaren 31) 0 (2020) |
Dentsitatea | 3.579,56 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | X. mendea |
Telefono aurrizkia | 046 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
lund.se |
Geografia
Eskaniako nekazal eremu zabalean kokaturik dago, Øresund itsasarteko ertz hareatsutik hamar kilometrotara. Sankt Hans muinetik Kopenhage bera ere ikus dateke.
Klima
Datu klimatikoak (Lund 2002-2015; precipitation 1961-1990; extremes since 1901) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 10.9 | 14.0 | 19.3 | 27.1 | 29.0 | 33.9 | 34.3 | 33.8 | 27.6 | 22.4 | 16.1 | 12.0 | 34.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.5 | 2.9 | 7.1 | 13.3 | 17.7 | 20.6 | 23.8 | 22.7 | 18.6 | 12.6 | 7.8 | 4.2 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.4 | 0.6 | 3.4 | 6.9 | 12.7 | 15.9 | 18.8 | 18.3 | 14.5 | 9.4 | 5.6 | 2.1 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.6 | -1.6 | -0.2 | 3.6 | 7.8 | 11.1 | 13.9 | 13.8 | 10.4 | 6.1 | 3.4 | 0.1 | 5.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -26.3 | -21.7 | -17.2 | -8.9 | -3.9 | 2.0 | 5.0 | 5.0 | 0.0 | -8.5 | -12.0 | -19.4 | -26.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 54.4 | 33.1 | 45.0 | 40.3 | 44.5 | 55.5 | 69.7 | 64.6 | 64.2 | 60.4 | 68.9 | 65.3 | 665.8 |
Eguzki orduak | 48 | 64 | 157 | 226 | 247 | 249 | 252 | 205 | 173 | 114 | 47 | 27 | 1809 |
Iturria (1): SMHI Average Precipitation 1961-1990[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI Average Data 2002-2015<ref name='eather2'> . |
Historia
Sigtunarekin batera Suediako herri zaharrenetakoa da, hori adierazten dute egin diren indusketa arkeologikoek. Ematen duenez Svend I.a Danimarkakoak 5 kilometrotara dagoen Uppåkrako asentamendua toki estrategiko hobe batetara mugitu zuen, fiordo baten gainean dagoen muinoak babeserako aukera gehiagio ematen baitu. Uppåkran bertan I mendeko aztarnak aurkitu izan dira.
1048an apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta 1103an Lundeko artxidiozesia eratu zen. Ordukoa da Lundeko katedrala. Danimarkako erlijioaren erdigunea bihurtu zen Lund eta erresumaren historian leku garrantzitsua hartu zuen. Absalon apezpikua (1128-1201) erresumako gizon garrantzitsuena izan zen, Roskilde eta Lundeko apezpikua baitzen. Monarkia eta aristokrazia sarritan bildu izan ziren bertan bai eta errege bat koroatu ere, 1202an Valdemar II.a Danimarkakoa. XII eta XIII mendeetan eliza eta monasterio ugari altxatu ziren. Garai onenean 27 eliza izan zituen Lundek, baina ia denak eraitsiak izan ziren 1536ko Erlijio Erreformaren ondoren. Lundeko katedrala luteranoa bihurtu zen.
1658an Roskildeko Itunak Suediaren esku utzi zuen Eskania guztia. Hauek 1666an Lundeko Unibertsitatea sortu zuten, gaur egun herrialdeko unibertsitate historiko eta handienetakoa dena. Karlos XII.a Suediakoa bertan bizi izan zen 1716 eta 1718 artean eta Suediako hiriburua izan zen orduan.
Lundek ordea katedral eta unibertsitatearen inguruan hedaturiko herri txikia izaten jarraitu zuen, 1940an ere horrela izaten jarraitzen zuen, industria jarduera txiki batekin. 1943an gainera britainiar hegazkinek bonbakatu egin zuten baina ez zuen kalte handirik jasan.
Ekonomia
Teknologia berrietan oinarrituriko konpainien erdigunea bihurtu da, hala Sony, Ericsson, Doro edo Microsoft. Ideon Zientziaren Parkeak unibertsitatearekin lotzen ditu konpainia hauek.
Bigarren jarduera ekonomikoa medikuntza eta farmazia konpainiek osatzen dute.
Kultura
Ia lau mende dituen unibertsitatea bertan izanik jarduera kultural anitzak dituen hiria da, hala musika arloan nola antzerki arloan ere.
Musika ikasleen jaialdiak izaten dira, Spex musika parodiak egiten dira eta denetan ezagunenak Lundeko ihauteriak dira. Lundakarnevalen izenarekin XIX mendearen erdialdera sortu eta lau urtean behin ospatzen da. Diotenez 1849ko ezkontza batean du jatorria.
Kirolak
Eskubaloia da Lundeko kirol arrakastatsuena, bi talde baititu Suediako Liga gorenean, bakoitzak gizonezkoen eta emakumezkoen taldea daukalarik. 2011ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketaren egoitzetako bat izan zen.
Lunds ASK taldea Suediako xake talde indartsuenetakoa da.
Ondasun nabarmenak
- Unibertsitateko liburutegia.
- Liburutegi zaharra.
- Unibertsitateko obserbatorioa.
- Udaletxea.
- Grand Hotel.
- Alde zaharreko kalea.
- Alde zaharra.
- Ideon Zientzia Parkea.
Erreferentziak
- .
Kanpo estekak
- Lundek Udal webgunea (Suedieraz) (Ingelesez)
- Lund hiriko turismo bulegoaren webgunea (Suedieraz) (Ingelesez) (Alemanez)