Luna Schaller
Luna Baptiste Schaller (Berlin, 2001eko azaroaren 15a[1]) aktore alemaniarra da[2]. Maxi Böhm (1916-1982) aktore austriarraren biloba da[1].
Luna Schaller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 2001eko azaroaren 15a (22 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Biografia
Haurra zela hasi zen telebistan eta zineman aktore lanetan. 9 urte zituen Wenn Bäume Puppen tragen filmea grabatu zuenean eta 11 Oma wider Willen filmeko protagonista izan zenean[3]. Hainbat iragarki ere egin zituen. "Dinner for all" iragarkian Bob Geldof musikari irlandarrarekin egin zuen lan.
2016 eta 2017 urteetan Berlingo Academy eskolak abesti, dantza eta aktore ikasketak egin zituen. 2019tik aurrera How to Sell Drugs Online (Fast) telesailean Gerda-ren rola betetzen du[4].
Filmografia
- 2010: Wenn Bäume Puppen tragen
- 2012: Oma wider Willen
- 2018: Shh
- 2019: Caraba
- 2019: Nackte Tiere
- 2019: How to Sell Drugs Online (Fast)
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Luna Baptiste Schaller Wikipedia: 10 Facts on German Actress» Wiki Project 2020-12-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- (Alemanez) LUNA SCHALLER – AHOI AGENCY BERLIN. (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- (Alemanez) «Luna Schaller» KINO (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- How to Sell Drugs Online (Fast) (TV Series 2019– ) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
Kanpo estekak
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luna Schaller |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.