Lumoko dorretxea
Lumoko dorretxea (Lumotorre,[1] Torrekua, Mezeta edo Allendesalazar dorretxea izenekin ere ezaguna) Lumo elizatean (Gernika-Lumo udalerria) kokatutako eraikin historikoa da.[2]
Lumoko dorretxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gernika-Lumo |
Historia
XIX. mendean Mezeta eta Allendesalazar familien jabetzakoa izan zen, elizateko patronatua izan zutenak.[2]
Egitura
Egitura tradizionala jarraitzen du: oinplano karratua, lau isurialdeko estalkiarekin, bakoitza alde batera. Alde nagusia hegoaldera begira dagoena da. Hiru solairu ditu, ganbara bat eta bi ate ditu, haietako bat handiagoa zalditegira sartzeko. Eraikinaren perimetro osoan zehar leihateak ditu, garrantzitsuenak hirugarren pisuan (bao irekiekin). Bao txikiak kanpoaldetik gurutz formako forja-sarez babestuta daude.
Aurrealdean burdinazko balkoi txikia dago (atxiki berria). Iparraldeko fatxadan beste balkoi txiki bat dago, kuku-leihoan, gingil itxurako harrizko hiru haberen gainean. Puntu erdiko arkudun leiho txiki luze bik argia barnera sartzea baimentzen dute. Estalki legez jarritako harlauzak leiho biak, babesten ditu euritik. Bestalde, etxeak jatorrian zuen balkoi korritua ere (helburu militarrarekin) errekuperatu egin da lehengo zuloak erabiliz.[2]
Armarria
Lumoko dorretxeko armarriaren xehetasuna herri-arkitektura mota honetako dekorazioaren pieza gakoa da; zatikatutako kartelaren gainean kasko bat, lumak eta apaingarria daude irudikatuta; kartelean bueltatutako ilargia, otso bat eta hiru giltza bertikal daude marraztuta; erdiko giltza da hiruretan handiena.[2]
Erreferentziak
- «Gernika-Lumo toponimia» www.gernika-lumo-euskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).