Luma gorakor

Prozesu magmatiko anomaloak (ozeano-gandorretatik eta subdukzio-eremuetatik urrun gertatzen direnak) azaltzeko XX. mendean iradoki zen eredua da luma gorakorren eredua. Honek, hasiera- hasieratik eztabaidak sortu izan ditu munduko geologo ezberdinen artean.

Luma gorakorra

Plaka-tektonikoaren teoria plazaratu zenean, konbekzio-korronteen eredua izugarri trinkotu zen eta honek, plaka-tektonikoaren jokaera askori azalpen logikoa eman zion, batez ere, konbekzio-korronte gorakor eta beherakorrak izan ziren azalpenetarako erabilienak. Hala ere, zenbait prozesu magmatiko anomalo azalpen hauetatik kanpo geratu ziren, beraz, hauei irteera logikoa emateko luma gorakorren eredua proposatu zen. Proposatu zen egunetik gaur egun arte, eredu honek zenbait hobekuntza eta aldaketa jasan ditu.

Luma gorakorren eredua prozesu magmatiko anomaloak azaltzeko teoria bezala proposatu zuen J.T.Wilsonek 1963. urtean. Honen arabera, mantuan kokatzen zen puntu bero baten gainean plaka tektoniko bat kokatzen zenean, Hawaii bezalako kate bolkanikoak sortzen ziren. Ideia horri azalpen fisikoa ematen saiatu zen Morgan, Honek kontuan hartu zuen, luma gorakorrak mantutik azaleraino igotzen ziren mantuko arroka multzoak zirela, orduan, puntu beroak luma gorakorren azaleko ondorioak zirela adierazi zuen.

Morganen arabera, plaka tektonikoak luma gorrakorrek litosferaren aurkako talken ondorioz eta plaken mugetan sortzen ziren esfortzuen ondorioz jasaten zuten mugimendua. Orduan, luma gorakorrak konbekzio-eredu nagusi bezala finkatu ziren. Beraz, mantuko arroka beroen tximiniak kontsidera daitezke luma gorakorrak, non tenperatura altuek mantuko materia solidoaren dentsitatea jaisten dute eta horrek materiaren igoera ahalbidetzen du, litosferara iritsi arte.

Luma gorakorrak 2 zati nagusitan banatzen zirela. Lehenik eta behin, tximinia edo zutabearen burua, litosferarekin kontaktuan jartzen dena eta bataz beste 1000 km- ko diametroa duena. Bestetik, zutabea, sorrera-eremuarekin, nuklleo eta mantuaren arteko muga, burua lotu egingo duena. Gainera, ikerketa ezberdinek adierazi dute lumaren eta inguruko arroken arteko tenperatura diferentzia 200 °C.koa dela gutxi gora behera.

Puntu Beroa

Horrez gain, lumen buruak litosferara heltzean norabide guztietan erradialki zabalduko dira eta basalto-plataforma erraldoiak eratuko dituzte (LIP). Ondoren, burua difuninatu eta zutabea izango da litosferaren kontra bukatuko dena. Zutabean tenperatura aldaketak gune mugatuan emango dira eta Hawaii bezalako bolkan-kateak eratuko dira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.