Luján Argüelles
María Luján Argüelles Álvarez (Salas, Asturias, 1977ko urtarrilaren 26a) asturiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea da.[1] 2023an Brigada Tech gidatuko du TVEn.[2]
Luján Argüelles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Luján Argüelles Álvarez |
Jaiotza | Salas, 1977ko urtarrilaren 26a (47 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aurkezlea, kazetaria eta telebista aurkezlea |
Lan ibilbidea
Karrera profesionala 19 urterekin hasi zuen, Historia eta pianoa ikasten ari zela. Vetusta Irratian lan egin ondoren, Madrilera joan zen eta Onda Ceron fitxatu zuen. 2001etik aurrera, irratiko lana eta telebistaren mundua uztartu zituen, eta Madrileko Canal 7an hasi zuen ibilbidea. 2001eko maiatzaren 3tik ekainaren 29ra E-Misión Glamourosa programa aurkeztu zuen.[3]
2002an, Antena 3en fitxatu zuen, eta hainbat programatan kazetari lan egin zuen. Une hartan, haren izena ezaguna zen ikus-entzuleentzat, eta TeleAsturias-eko udako La orilla eta RTPA-ko Asturias en saioarekin uztartu zuen.
2008an etapa berri bati ekin zion Cuatron. Urtebete geroago, 4 urteko kate-kontratua sinatu zuen kate horrekin berarekin. Etapa horretan, besteak beste, Password eta Lo que diga la rubia saioen buru izan zen.
2010ean, Sogecuatro eta Gestevisión Telecincok bat egin zuten. Halaxe sortu zen Mediaset España taldea, eta Luján Argüellesek berritu egin zuen Cuatrorekin 2014. urtean zuen iraupen luzeko kontratua.
Etapa horretan, zenbait lehiaketatan buru izan zen, baina hainbat dating show-tan izan zuen 'celestina' rolak eman zion ospea. Ia urtebete taldean proiektu berririk egin gabe egon ondoren, 2018ko apirilean iragarri zen Mediaset Españarekin zuen kontratua ez zela berritu, Cuatron 10 urte eta taldean 8 urte egin ondoren. Taldean egindako lanarekin batera, EFE agentziarako irrati-saio bat aurkeztu zuen.
Aurkezle gisa Mediaset Españarekin zuen kontratua berritu ez zuen arren, komunikazio-taldeari lotuta jarraitu zuen; lehenengo, El programa de Ana Rosa Telecinco-n, eta, ondoren, Cuatro katean, Cuatro al día arratsaldeko saioan.[4]
Aldi berean, Telemadrid-en fitxa egin zuen, eta 2018ko irailetik 2020ra bitartean, La baskula aurkeztu zuen. 2019tik aurrera, Está pasando saioan parte hartu zuen. Aurkezlea ez zegoenean, berak aurkezten zuen. Etapa horretan, EFE Agentziaren irratsaioaren buru izaten jarraitu zuen.
2020ko abenduan -(Telemadridekin eta EFEren irratiarekin hartutako konpromisoak alde batera utzi gabe)- La Sexta katean Divididos lehiaketa aurkeztu zuen.[5]
2022an Luján Argüellesek proiektu bat izan zuen Netflix-en, ‘A quién le gusta mi follower’ izenekoa. Dating show bat izan zen; beraz, berriro ere maitasunaren bila dabilen programa bateko zeremonia-irakaslea izan zen, "Quién quiere casarse con mi hijo?" saio arrakastatsuaren ondoren.[4]
2023ko urtarrilean jakin zen Luján Argüellesek 'Brigada Tech' gidatuko zuela TVEn, eta 'Password' aurkeztea eragotziko ziola.[2]
2023ko udan ¡Vaya vacaciones! izeneko telerrealitate saioa gidatu zuen Telecinco katean. 8 bikote ospetsu Dominikar Errepublikara joan ziren uda zoragarri bat pasatuko zutelakoan, baina ez zen horrela izan.[6] ¿Quien quiere casarse con mi hijo? (2012-2017) urte askoan emitittu gabe egon ondoren, aurkezten jarraitu zuen.[6]
Ibilbidea
Irratia
- Hainbat programa Radio Vetustan.
- Protagonistas, Luis del Olmorekin. Onda cero (2000-2001).
- La rosa de los vientos, Juan Antonio Cebrianekin. Onda Cero (2001-2002).
- Gaur gauean edo inoiz ez, José Luis Salasekin batera. Onda Cero (2002-2003).
- Ábrete de orejas, noizean behin parte hartzen zuen iratzargailu-programa (2003-2008).
- Herrera en la onda, Carlos Herreraren ondoan. Onda Cero (2003-2004).
- A ver si te atreves, bakarrik. Onda Cero (2004-2008).
- La hora de Luján.Asterokoa. EFE Radio (2010-...).
Finko gisa
Urtea | Saioa | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | E-Misión Glamourosa | Canal 7 Televisión | Aurkezlea |
2002-2007 | 7 días, 7 noches | Antena 3 | Erreportaria |
2003-2007 | La Orilla | TeleAsturias | Aurkezlea |
2006-2008 | Asturias en 25 | RTPA | |
2007-2008 | Punto Doc | Antena 3 | Erreportaria |
2008-2010 | Password | Cuatro | Aurkezlea |
2008-2011 | Granjero busca esposa | ||
2010 | Lo que diga la rubia | ||
Cuatro con la roja | |||
2010-2011 | Dame una pista | ||
2011 | Tienes 1 minuto | ||
2011-2013 | Hijos de papá | ||
Las mañanas de Cuatro | Laguntzailea | ||
2012-2017 | ¿Quién quiere casarse con mi hijo? | Aurkezlea | |
2013 | Money time | ||
¿Quién quiere casarse con mi madre? | |||
2013-2014 | Inteligencia artificial | ||
2013-2016 | Un príncipe para... | ||
2015-2016 | La noche en Paz | Telecinco | Laguntzailea |
2017 | Tú, yo y mi avatar | Cuatro | Aurkezlea |
2018-2019 | El programa de Ana Rosa | Telecinco | Laguntzailea |
2018-2020 | La Báscula | Telemadrid | Aurkezlea |
2019-2020 | Cuatro al día | Cuatro | Laguntzailea |
Supervivientes: Tierra de nadie | Telecinco y Cuatro | ||
2019-2021 | Está pasando | Telemadrid | Laguntzailea eta ordezko aurkezlea |
2020 | Divididos | La Sexta | Aurkezlea |
2022 | Mejor contigo | La 1 | Laguntzailea |
¿A quién le gusta mi follower? | Netflix | Aurkezlea | |
2023 | Brigada Tech | La 1 | Aurkezlea |
Gonbidatu gisa
Urtea | Saioa | Kanala | Oharrak |
---|---|---|---|
2014 | Deluxe | Telecinco | saio 1 |
2020 | Adivina qué hago esta noche | Cuatro | |
Pasapalabra | Antena 3 | 3 saio | |
Zapeando | La Sexta | Saio 1 | |
Liarla Pardo | |||
2021 | Family Feud: La batalla de los famosos | Antena 3 | |
2022 | Alta tensión | Cuatro | |
Querido hater | Podimo | ||
Socialité | Telecinco | ||
Sálvame | |||
2023 | 25 palabras | 3 saio |
Aktorea
- Antzezlana: Los pijos también lloran (2016/2017).
- Seriea: Machos alfa (2022).
Argitaratutako liburuak
- Cenicienta llevaba tacones de 15 cm/ Errauskinek 15 cm-ko takoiak zituen. Argitaletxea: Martínez Roca. 2014. urtea. Orrialdeak: 288. ISBN 9788427041042
Sariak eta aintzatespenak
- 2009ko aurkezle onenaren Urrezko Antena, Password eta Granjero busca esposa saioetan egindako lanarengatik.
- 2011ko aurkezle hoberenaren Zapping saria, Dame una pista eta Granjero busca esposa saioetan egindako lanarengatik.
Erreferentziak
- elEconomista.es. «El marido de Luján Argüelles anuncia el fin de su "relación matrimonial" en Twitter - Ecoteuve.es» ecoteuve.eleconomista.es.
- (Gaztelaniaz) Méndez, Marcos. (2023-01-25). «Luján Argüelles conducirá 'Brigada Tech' en TVE, que le impide presentar 'Password'» Vertele (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Gaztelaniaz) «Luján Argüelles nos cuela en su casa: detalles de su ecléctica decoración» Semana 2022-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Gaztelaniaz) «Luján Argüelles: su marido, su hija y su nuevo trabajo en Netflix» MSN (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- «Luján Argüelles estrena 'Divididos' en La Sexta: lo que ocurrirá el próximo 15 de diciembre» El Español 2020-12-10.
- (Gaztelaniaz) Moreno, J.. (2023-08-03). ««Hay muchos formatos en la historia de la televisión que tienen un largo recorrido»» Hoy.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- Hola.com. «Luján Argüellesfgfgf se convierte en mamá: 'Miranda ya está aquí' | Noticias» hola.com.
- (Gaztelaniaz) Tomás, Helena. (2021-11-10). «Luján Argüelles cuenta cómo está su expareja, tras el grave accidente que le dejó en coma» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Gaztelaniaz) «Luján Argüelles se ha separado» HOLA 2020-08-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).