Luisa Savoiakoa

Luisa Savoiakoa (Pont-d'Ain, 1476ko irailaren 11 Grez-sur-Loing, 1531ko irailaren 22a) frantziar noble eta erregeordea izan zen.

Luisa Savoiakoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaPont-d'Ain, 1476ko irailaren 11
Herrialdea Frantziako Erresuma
 Savoiako dukerria
 Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaGrez-sur-Loing, 1531ko irailaren 22a (55 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Familia
AitaFilippo II, Duke of Savoy
AmaMarguerite de Bourbon
Ezkontidea(k)Charles (en) Itzuli  (1487ko otsailaren 16a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSavoiako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Filipe II.a Savoiakoa eta Margarita Borboikoaren alaba izan zen. Hamaika urterekin Karlos Orleanskoarekin ezkondu zen, baina hamabost urte bete arte ez zen berarekin bizitzen hasi. Senar-emazteek bi seme-alaba izan zituzten: Margarita eta Frantzisko. Karlos 1495eko neguan hil zen.

Alargunak, hemeretzi urterekin, etorkizun ona prestatu zuen bere bi seme-alabentzat. Senarraren lehengusu Luis XII.a Frantziakoaren gortera joan zen beraiekin, eta hezkuntza errenazentista eman zien. 1514an Luis XII.ak Frantzisko oinordeko izendatu zuen.

1515ean Frantzisko Frantziako tronura igo zen eta bere ama Angulemako dukesa izendatu zuen eta 1524an Anjouko dukesa. Louisak Frantziako erregeorde gisa jardun zuen semearen absentzia eta espetxealdian. Otomandar Inperioarekin harremanak ezarri zituen eta Cambraiko Bakea negoziatu zuen.

Kanpo estekak

Biografia
Frantziako Erresuma
Artikulu hau Frantziako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.