Luisa Roldán

Luisa Ignacia Roldán (Sevilla, 1652ko irailaren 8a - Madril, 1706ko urtarrilaren 10a), izengoitiz La Roldana deitua, espainiar eskultore barrokoa izan zen.

Luisa Roldán
Ginés de la Jara-ren irudia, Getty Center
Los Angeles Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuisa Ignacia Roldán Villavicencio
JaiotzaSevilla, 1652
Herrialdea Espainia
BizilekuaCádiz
Madril
HeriotzaMadril, 1706ko urtarrilaren 10a (53/54 urte)
Familia
AitaPedro Roldán
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta artista

Bizitza

Pedro Roldán eskultorearen alaba eta ikaslea izan zen. 1671ean Luis Antonio Navarro eskultorearekin ezkondu zen; ondoko urteetan elkarrekin lan egin zuten Sevillan. 1686-1688 bitartean, Cádizen jardun zuen eta, besteak beste, zurezko eskulturak zizelkatu zituen katedralerako. 1688an Madrilen kokatu zen, eta 1692an Karlos II.aren ganbera-eskultore lanpostua erdietsi zuen[1]. Filipe V.arekin ere postu berean lan egiten jarraitu zuen[2], 1706an hil zen arte.

Erreferentziak

  1. Luisa Roldán. getty.edu (Noiz kontsultatua: 2016-7-29).
  2. Luisa Ignacia Roldán "La Roldana". emakumeaartean.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2016-7-29).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luisa Roldán Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.