Luisa Rodríguez de la Fuente

Luisa Rodríguez de la Fuente 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan sastrea zen eta 18 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da.[1] [2][3][4]

Luisa Rodríguez de la Fuente

Bizitza
JaiotzaChamartín de la Rosa (en) Itzuli, 1921
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1939ko abuztuaren 5a (17/18 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak

Biografia

Luisa Rodriguez Chamartín de la Rosa Madrilgo auzoan jaio zen. 1937an, gerra deklaratu ostean, JSUn sartu zen, baina inoiz ez zuen inolako kargurik eduki gerra bukatu arte. Orduan Julian Muñoz Tarregak berak zuzenduko zuen talde bat sortzea proposatu zion. Atxilotu zutenean soilik bere lehengusua, Isidro Hernandez de la Fuente, konbentzitzea lortu zuen.

Bere afiliazio komunista ezagutzen zuen polizia batek salatu zuen eta 1939ko apirilaren 28an atxilotu zuten. Bera izan zen Hamahiru Arrosetatik espetxeratu zuten lehena, 1939an Las Ventas emakumeen Kartzelan sartuz.[5]

1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan.[6]

Memoria

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.