Luisa Karolina Radziwiłł

Luisa Karolina Radziwiłł (polonieraz: Ludwika Karolina Radziwiłł; lituanieraz: Liudvika Karolina Radvilaitė; 1667ko otsailaren 27a - 1695eko martxoaren 25a) Lituaniako Dukerri Handiko magnatea izan zen Bi Nazioen Errepublikaren garaian, eta erreformista aktiboa. Printzesa titulua zuen. Prusiako Dukerrian jaioa, Radziwiłł familiako kidea zen, Lituaniako kalbinisten lerro garrantzitsueneko azken oinordekoa, eta Gediminidoen eta Jogalia etxearen ondorengoa. Dubingiai, Slutsk eta beste lur batzuk jaso ziten bere aita Bogusław Radziwiłł printzearengandik. Bere ama ere lurren oinordeko legala zen eta Kėdainiai eta Biržaiko dukerriak ere erosi zituen. Luisa Karolina 1695an hil zenean Radziwiłłen Biržai-Dubingiai familia ildoaren amaitu zen. Era berean Biržai eta Dubingiai gazteluak izan zituen azken Radziwiłł kidea izan zen.

Luisa Karolina Radziwiłł

Bizitza
JaiotzaKönigsberg, 1667ko otsailaren 27a
HerrialdeaLituaniako Dukerri Handia
HeriotzaBrzeg (Poloniako hiria), 1695eko martxoaren 25a (28 urte)
Familia
AitaBogusław Radziwiłł
AmaAnna Maria Radziwiłł
Ezkontidea(k)Ludwig von Brandenburg (en) Itzuli  (1681 -
Charles III Philip, Elector Palatine (en) Itzuli  (1688 -
Seme-alabak
LeinuaHouse of Radziwiłł (en) Itzuli
Jarduerak
Lantokia(k)Berlin
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Bere aita Janusz Radziwillen eta Elisabet Sofia Brandenburgokoaren semea zen, eta bere lehengusu Janusz Radziwiłłekin batera traizioz beteriko papera jokatu zuten Suediak Polonia inbaditu zuenean, Erauntsia gisa ezagutzen den garaia. Suedia erretiratu zenean, Luisa Karolinaren aita amaren familiarekin batera joan zen Brandenburgo-Prusiara. Bere emazte Ana Maria Radziwiłł, lehengusuaren alaba zena, Luisa Karolina erditu eta gutxira hil zen. Bogusław bi urte beranduago hil zen, Luisa Karolina umezurtz baina oso aberats utziz. Bere zaintza Frederiko Gilen I.a Brandenburgekoaren esku geratu zen, etorkizunean bere aitagin-arreba izango zena.

Luisa Karolinak bizitzaren zatirik handiena Berlin eta Königsbergen eman zuen, baina dukerriko bizitzaz ere arduratzen zen. Bere aitak bezala lituanierazko liburuak inprimatzea ordaindu zuen eta kalbinismoan oinarritutako hezkuntza babestu zuen. Lituaniako ikasleentzat teologia bekak eman zituen. Lituanierazko lehen katezismoa ere ordaindu zuen.

Lehen ezkontza hamahiru urterekin egin zuen, Luis Brandenburgekoarekin. Frederiko Gilenen eta Luisa Henriketa Nassaukoaren semerik gazteena zen. Luis, hala ere, oso gazte hil zen eta Luisa Karolina Karlos III.a Filipe Neoburgekoarekin ezkondu zen. Bigarren ezkontza honetatik ondorengotza lortu zuen. Izan zituzten lau umeetatik alaba gazteena zen Elisabet Augusta Sofia Neuburgekoa bakarrik irisi zen heldua izatera. Bere ondorengoen artean Bavariako erregeak daude, baita Europako beste hainbat monarkia ere, Mindaugas II.a Lituaniakoa gisa.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.