Luisa Fernanda Borboikoa

Maria Luisa Fernanda Borboikoa (Madril, 1832ko urtarrilaren 30a - Sevillan, 1897ko otsailaren 2a), Espainiako infanta izan zen bere jaiotza egunetik eta Montpensierko dukesa ezkontza bidez.

Luisa Fernanda Borboikoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuisa Fernanda de Borbón
JaiotzaMadril, 1832ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla, 1897ko otsailaren 2a (65 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Infantes
Familia
AitaFernando VII.a Espainiakoa
AmaMaria Kristina Borboikoa
Ezkontidea(k)Prince Antoine, Duke of Montpensier (en) Itzuli  (1846ko urriaren 10a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBorboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8970653 Edit the value on Wikidata

Biografia

Familia

Luisa Fernanda Borboiko infanta, Fernando VII. erregearen eta bere emakumearen, Maria Cristinaren, bigarren eta azkenengo alaba izan zen. Madrileko Errege Jauregian jaio zen. Jauregi horretako kaperan batailatu zen bere jaiotzaren hurrengo egunean. Bere aitonak, aitaren aldetik Karlos IV Espainiakoa eta Maria Luisa Parmakoa ziren, eta amaren aldetik, Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa eta bere emakumea, Maria Isabel Borboikoa, baita infanta izan zena.

Ezkontza

Luisa Fernandaren arreba nagusiena, Elisabet II.a Borboikoa, Cadizeko dukearekin, bere lehengusuarekin, ezkontzeko hitz emanduta zegoen. Erreginak oinordekorik izango ez zuela pentsatuz, Luis Filipe Frantziako erregeak, bere bilobak Espainiako erregeak izateko asmoa zuen, horregatik infanta, Madrilen, 1846ko urriaren 10ean Antonio Orleansekoarekin (1824-1890) ezkondu zen, Montpensierko dukea eta Luis Filiperen semea zena. Ezkontza bikoitza izan zen, bertan, erregeak ezkondu bai ziren. Isabel II.ak bere koinatuari Espainiako infante titulua aitortu zion. Montpensierko dukeak Parisera lekualdatu ziren lehenengo, eta geroago Sevillara bizitzera joan ziren. Erreginaren eta Montpensierko dukeen arteko harremanak, gehienetan zailak izan ziren. Ezaguna zen Antonio de Orleansek espainiar tronua bere buruarentzat eta bere emaztearentzat nahi zuela, batez ere, bere aitaren baztertzearen ondoren 1848an, gainera, politikoki talka egiten zuen Espainiako errege familiakoen kide batzuekin. “Iraultza Loriatsua”, 1868an gertatu zen iraultzean, Isabel II. tronutik kendu zuenean, Montoensierko dukeei ez zien eragin. Espainian bizitzen jarraitu zuten eta Antonio Orleanskoa, errege izendatzeko ahal zuen guztia egin zuen. Bere sortea eten zen 1870ko martxoaren 12an bere emaztearen lehengusua duelu baten desafiatu zuenean, Henrike Borboiko infantea, erregearen kontsortearen anaia, Leganesetik hurbil agertu zen hilik; honen ondorioz, dukeak 60 botu jaso zituen, Amadeo Savoikoa aldez, 191 eta Luisa Fernanda bakarra.

Tronua lortzeko irrikaz, bere alaba, Maria de las Mercedes Orleanskoa animatu zuten Alfonso XIII.arekin maitemintzean eta ezkontzean, Espainiako tronua berreskuratu zuena 1874an bere amaren abdikazioaren ondoren. Elkartea gutxi iraun zuen, Maria de las Mercedes ezkontzaren hilabete batzuen ostean hil zelako. Luisa Fernandaren azken urteetan bere semeen heriotzak eman ziren: Maria Amelia (1870), Luis (1874), Maria de las Mercedes (1878) eta Maria Cristina (1879). Bere senarra 1890ean hil zen.

Luisa Fernanda infanta ia helduaro osoan bizi izan zen bere senarrarekin San Telmoren Jauregian, Sevillan. 1893an, alarguna izanda, jauregiko lorategietako zati handi bat Sevillako Udalari eman zion eta 1897an jauregi berean hil zen. Lorategi hauek inauguratuko ziren 1914an Maria Luisa Parkearen izenarekin. Luisa Fernanda, Escorialgo monasterioaren infanteen panteoian lurperatu zen 1897ko otsailaren 5ean.

Pradoko museoaren erdiaren jabe

Bere aita hiltzean, Pradoko museoaren edukiaren erdia oinordetu zuen. Garai horretan, Museo Real deitzen zen eta erregeen ondasuna zen.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.