Luis Zirilo Iza
Luis Zirilo Iza Agirre (Bilbo, Bizkaia, 1837ko uztailaren 9a - Santurtzi, Bizkaia, 1892) bizkaitar euskal idazlea eta itzultzailea izan zen.
Luis Zirilo Iza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1837ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Santurtzi, 1892 (54/55 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta maisu/maistra |
Bonaparte printzearen laguntzailea izan zen. Santurtzin eta Bilbon jardun zuen irakasle, bestalde. Calderón de la Barcaren El Alcalde de Zalamearen atal batzuk eta La vida es sueño euskaratu zituen, 1881. urtean. Arturo Campiónen Orreaga obra itzuli zuen bizkaierara ondoko urteetan. Harenak dira, halaber, Begoñako Ama Birjiña Miratsuari, kantia Bizkaiko izkuntzan poesia eta Santurtziko haurrentzat prestaturiko Geografia.
Lanak
Itzulpena
- Zalameako alkatia : komediya iru jutaldetan eta itz-neurtuan / Pedro Kalderon de la Barkak egiña ; Luis de Iza y Aguirrek aren irudi ikuzgarriyenak bizkaiko itzeran euskaratuak (1881, Juan E. Delmas)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.