Luis Zenotz

Luis Zenotz Alsua, pilota arloan Alsua II.a izengoitiz ezaguna, (Doneztebe, c.1929 - Madril, 1956ko martxoaren 27a) palari profesionala izan zen. Aurrelari aritzen zen. Profesionaletako lehendabiziko partida 1949an jokatu zuen eta Zaragozan eta Bartzelonan ibili zen.

Alsua II.a
Izen osoa:Luis Zenotz Alsua
Jaiotza data:c.1929
Jaioterria:Doneztebe (Nafarroa Garaia)
Heriotza data: 1956ko martxoaren 27a
Heriotza herria: Madril (Espainia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Postua:aurrelaria
Debutatze data: 1949
Erretiratze data: 1956
Erretiratze pilotalekua: Recoletos pilotalekua, Madril

1956ko martxoaren 27an Madrilgo Recoletos pilotalekuan Txikito Aurizkoa eta Ituarte II.ak Alsua II.a eta Sarasola II.aren kontra jokatu zuten. Alsuak pilotakada bat buruan jaso ondoren frontoian bertan hil zen.[1][2] Hori zela eta, Espainiako Pilota Federazioak pala atomiko deiturikoa debekatu zuen.

Erreferentziak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.