Luis XV.a Borboikoa

Luis XV.a Borboikoa (Versaillesko jauregia, 1710eko otsailaren 15a - Versaillesko jauregia, 1774ko maiatzaren 10a) Frantziako erregea (1715-1774) eta Nafarroako erregea izan zen.

Luis XV.a Borboikoa

Frantziako eta Nafarroako erregea

1715eko irailaren 1a - 1774ko maiatzaren 10a
Luis XIV.a Borboikoa - Luis XVI.a Borboikoa

16. Andorrako Printzekide Frantsesa

1715eko irailaren 1a - 1774ko maiatzaren 10a
Luis XIV.a Borboikoa - Luis XVI.a Borboikoa
Duke of Anjou (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaVersaillesko jauregia, 1710eko otsailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVersaillesko jauregia, 1774ko maiatzaren 10a (64 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: Baztanga
Familia
AitaLuis Frantziakoa (1682-1712)
AmaMaria Adelaida Savoiakoa
Ezkontidea(k)Maria Leszczyńska  (1725eko irailaren 5a -  1768ko ekainaren 24a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Bourbon in France (en) Itzuli
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea eta monarka
Lantokia(k)Versailles eta Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Discogs: 1975716 Find a Grave: 84275134 Edit the value on Wikidata

Bere erreinaldiaren hasieran le Bien-Aimé ezizena izan bazuen ere, denboraren poderioz bere politika zela eta herritarren mirespena galdu zuen.

Luis XIV.aren bilobaren semea eta ondorengoa izan zen. Luis Burgundiakoa dukearen semea zen; bost urte zituen errege egin zutenean. Filipe II.a Orleanskoa, Borboiko dukea eta Fleuryko kardinala izan zituen erregeorde 1743ra arte. Eragin handia izan zuten harengan bere maitaleek (Madame de Chateauroux, Madame de Pompadour, Madame Du Barry). Haren agintaldian finantza arazo handiak izan zituen Frantziak.

Law ministro eskoziarraren porrotaren ondoren Fleuryko kardinalak zuzendu zuen egoera, Colbert-en bidetik, baina kanpo arazoek larriagotu zuten egoera. Poloniako erregetzarako gerraren ondoren (1733-1738. Frantziak Lorrena hartu zuen irabazian), Austriako erregetzarako gerran parte hartu zuen (1740-1748) eta ondorioak latzak izan ziren, garaipen arranditsuek ez baitzuten ekonomia maila guztiz larrian zegoen herriaren haserrea baretu. Bernis, kanpo arazoetarako ministroak hitzarmenetan egin zituen aldaketen ondoren, Zazpi Urteko Gerran sartu zen Frantzia Ingalaterraren aurka (1756-1763) eta Ameriketako eta Asiako koloniak (Kanada, India) galdu zituen, uharteak izan ezik. Bakea onez hartu zuen Frantziako herriak, kolonietan galera handiak ekarri zituen arren. Frantziako barne politikan gero eta kontrako jarrera biziagoa nabarmendu zen absolutismoaren aurka, Entziklopediaren eta filosofia liberalaren arrimuan eta erlijioaren alorrean lehen mailako arazo bihurtu zen jansenismoaren aurkako kanpaina. Monarkia bera ahulduta zegoen, Choiseul ministroaren erreformek ez zituzten liberalen nahiak bete eta 1770an aginpide absolutua indartzen saiatu ziren Maupeou, Terray eta d´Aguillon ministroak. Luis XV.aren garaian gorpuztu zen Frantziako iraultza mamituko zuen ideologia liberala, absolutismoaren instituzioentzat krisia hasten zelarik.

Ezkontza eta seme-alabak

1725ean Poloniako erregea izan zen Stanisław Leszczyńskiren alaba Maria ezkondu eta hamaika seme alabak izan zituzten:

IzenaJaiotzaHeriotza
Luisa Elisabet17271759
Henriketa-Ana17271752
Maria Luisa17281733
Luis17291765
Filipe17301733
Adelaida17321800
Bitoria17331799
Sofia17341782
Galdutako umea17341735
Teresa17361744
Luisa Maria17371787

Maitale asko ere izan zituen, ezagunenak Madame de Pompadour eta Madame du Barry izanik. Zahartzaroan, neska gazteak izan zituen maitaleak Parc aux Cerfsen. Madame de Pompadourrek seme bat izan zuen.

Erreferentziak


    Aurrekoa:

    Luis XIV.a


    Luis XV.a
    Frantziako errege
    (1715-1774)
    Ondorengoa:
    Luis XVI.a
    Aurrekoa:

    Luis III.a


    Luis IV.a
    Nafarroako errege
    (1715-1774)
    Ondorengoa:
    Luis V.a
    Biografia
    Frantzia
    Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.