Luis Walter Alvarez
Luis Walter Alvarez (San Francisco, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko ekainaren 13a - Berkeley, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1988ko irailaren 1a) fisikaria izan zen. 1968an, Fisikako Nobel saria eman zioten, oinarrizko partikulen arloan egindako lanagatik eta, bereziki, erresonantzia-partikulak aurkitzeagatik.
Luis Walter Alvarez | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | San Frantzisko, 1911ko ekainaren 13a | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Heriotza | Berkeley (Kalifornia), 1988ko irailaren 1a (77 urte) | ||||
Heriotza modua | eritasuna: birikako minbizia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Geraldine Smithwick (en) Janet L. Landis (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea San Francisco Polytechnic High School (en) | ||||
Hezkuntza-maila | Zientziatan graduatua Master of Science (en) Doktoretza | ||||
Tesi zuzendaria | Arthur Compton | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Lawrence H. Johnston (en) Richard A. Muller | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | fisikaria, fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Fisika Elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala JASON (en) | ||||
1981ean, seme Walter Alvarez geologoarekin batera, dinosaurioen desagerpena meteorito handi batek eragina izan zela proposatu zuen, egun zientzialarien artean onartuen dagoen hipotesia.
Bizitza
Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen eta Berkeleykoan irakasteari ekin zion. 1940tik 1943ra, Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egin zuen eta, 1944tik 1945 arte, Los Alamosko Laborategi Zientifikoan. Mikrouhinezko seinaleak, radarrezko antena linealak, lurretik kontrolatutako lurreratzeko hurbiltze-sistema eta radar bidezko bonbardaketa-sistema bat sortzeko taldeetan aritu zen. Inplosio erako bonba atomikoa detonatzeko teknika ere iradoki zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, lehen protoi azeleragailu linealaren eraikitzaileetako bat izan zen eta berak sortu zuen hidrogeno likidozko burbuila-ganbera, partikula subatomikoak eta haien erantzunak detektatzeko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak