Luis Villoro
Luis Villoro (Bartzelona, Katalunia, 1922ko azaroaren 3a - Mexiko Hiria, 2014ko martxoaren 5a) mexikar filosofoa izan zen.
Luis Villoro | |
---|---|
(1999) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1922ko azaroaren 3a |
Herrialdea | Mexiko Espainia |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2014ko martxoaren 5a (91 urte) |
Heriotza modua | : arnas gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Colegio Nacional (en) Academia Mexicana de la Lengua |
Bizitza
Ikasketak bukatuta, filosofia-eskolak eman zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta Unibertsitate Autonomo Metropolitanoan, Mexiko Hirian biak. Hiperion taldeko kide gisa, beste intelektual batzuekin elkartzen zen Mexikoko egoera aztertzeko eta pentsamendu filosofiko benetako bat sortzeko, fenomenologiaren, existentzialismoaren eta marxismoaren eraginpean. Bere filosofia-lanaren parte handi bat ideologiaren kontzeptua aztertzea izan zen, eta azterketa horretan metodo berriak proposatu zituen.
Bestalde, azkeneko urteetan, jakintzaren baldintzei buruzko arazo epistemologikoak, eta esanahiarekin zerikusia duten hizkuntzaren filosofiako gaiak aztertu zituen batez ere. Eskola jakin bati atxikimendu berezirik adierazi gabe ere, etengabeko eta errotikako kritikatzat zeukan berak filosofia, pentsamendu-sistema handiak eraikitzeko bidetzat baino gehiago.
Obra aipagarrienak: Los grandes momentos del indigenismo en México (1950, Mexikoko indigenismoaren une handiak), El proceso ideológico de la revolución de Independencia (1953, Independentzia-iraultzaren prozesu ideologikoa), Páginas filosóficas (1962, Orri filosofikoak), La idea y el ente en la filosofía de Descartes (1963, Ideia eta izakia Descartesen filosofian), Estudios sobre Husserl (1975, Husserli buruzko azterketak), Creer, saber, conocer (1982, Sinestea, jakitea, ezagutzea). Michoacana de San Nicolás de Hidalgo Unibertsitatean Doctor Honoris Causa titulua jaso zuen 2002. urtean. 2007an Academia Mexicana de la Lenguako ohorezko kide izendatu zuten.
Lanak
- Los grandes momentos del indigenismo en México, México: El Colegio de México, 1950.
- El proceso ideológico de la revolución de independencia, México: UNAM, 1953.
- Páginas filosóficas, Jalapa: Universidad Veracruzana, 1962.
- La idea y el ente en la filosofía de Descartes, México: FCE, 1965.
- Signos políticos, México: Grijalbo, 1974.
- Estudios sobre Husserl, México: UNAM, 1975.
- Creer, saber, conocer, México: Siglo XXI, 1982.
- El concepto de ideología y otros ensayos, México: FCE, 1985.
- El pensamiento moderno. Filosofía del renacimiento, México: FCE / El Colegio Nacional, 1992.
- En México, entre libros. Pensadores del siglo XX, México: FCE, 1995.
- El poder y el valor. Fundamentos de una ética política, México: FCE / El Colegio Nacional, 1997.
- Estado plural, pluralidad de culturas, México: Paidós / UNAM, 1998.
- De la libertad a la comunidad, México: Ariel / ITESM, 2001.
- Los retos de la sociedad por venir, México: FCE, 2007.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.