Luis Urrengoetxea
Luis Urrengoetxea Agirre (Zornotza, Bizkaia 1879 -? ) euskal politikari ezkertiar eta abertzalea izan zen, Eusko Abertzale Ekintzaren ( EAE-ANV ) sortzailetako bat.
Luis Urrengoetxea | |||
---|---|---|---|
1914 - 1916 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zornotza, 1879 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | 1940(e)ko hamarkada (60/70 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
Biografia
Abokatua zen lanbidez. 1905 arte, orduko gidari politiko ezagunetarikoa izan zen. Gero, EAJtik aldendu eta Landetaren "euskalerriako"engana hurreratu zen. 1907an Bilboko zinegotzi izan zen baina, ezadostasunak zirela eta, kargua alderdiaren esku utzi zuen. Zornotzako alkate izan zen 1914tik 1916ra. Ondoren, Bizkaiko Diputaziorako diputatu aukeratu zuten. Kargu horregatik, Gasteizko Diputazioen batzarrera joan zen 1917an, eta Foru Batzordera, Donostiara, urte berean. Baita ere, bestetik, Diputazioen konferentziara Donostiara joan zen, 1918an. Ramon de la Sota Bizkaiko Diputazioaren buru izan zenean, Urrengoetxea irakaskuntza publikoaren diputatu izendatu zuten. Beste alde batetik, Bizkaiaren ordezkari izan zan Madrilen, Romanonesen gobernuak euskal arazoari buruz sortutako batzordean. 1918-1919 urteetan, Madrilek autonomia egitasmoari buruz iritzia eman behar zuen batzordean ere egon zen. 1930an, EAEren sorreran parte hartu zuen. 1931an, hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, baina ez zuen kargua lortu. Gerrostean hil zen, Bilbon, ezagutzen ez diren arrazoiengatik.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Luis Urrengoetxea Zornotzako alkatea izan zenaren ehun urteko ospakizuna.
- Luis Urrengoetxearen etxea.
- (Gaztelaniaz) Auñamendi Entziklopedian.