Luis Seoane

Luis Seoane (Buenos Aires, Argentina, 1910eko ekainaren 1a - Coruña, Galizia, 1979ko apirilaren 5a) galiziar margolari, olerkari eta saiakera-idazlea izan zen.

Luis Seoane

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1910eko ekainaren 1a
Herrialdea Argentina
 Espainia
HeriotzaCoruña, 1979ko apirilaren 5a (68 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of San Amaro (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)María Elvira Fernández López (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jardueraklitografoa, margolaria, idazlea, politikaria, grabatzailea, poeta, abokatua, kazetaria eta muralist (en) Itzuli
KidetzaNational Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPartido Galeguista

Biografia

Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean, Buenos Airesera erbesteratu zen, eta Argentinan bertan argitaratu zituen lehen idazlanak: Fardel de eisiliado (1952, "Erbesteratuaren fardela"); Na brétema Sant-Yago (1959, "Santiago lainopean"); As cicatrices (1959, "Orbainak"); eta A maior abondamento (1972). Castelao artista (1969) eta Comunicaciones mezcladas (1973, "Komunikazio nahasiak") lanetan bildu zituen saiakera garrantzitsuenak.

Ertilari iaioa (margolaria, horma-irudien egilea, zeramikaria eta aldizkari-sortzailea) izan zen, bestalde, eta, Isaac Díaz de Pardorekin batera, Galiziako Formen Laborategia eta Maside Museoa (gaur egungo artea biltzen duena) sortu zituen. Azken urteetakoak dira Bestiario (1976); Imágenes celtas (1977, "Irudi zeltak"); eta Imágenes de Galicia (1978, "Galiziako irudiak") idazlanak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Seoane Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.